Oihane Camón (Ernai Gasteiz): “Aktibazio fase bat piztu nahi dugu, borroka kalera eramanez”
Ernai Gazte Antolakundeak Salto dinamika abiatu du.
Koronabirusak eragindako testuinguruak ekarritako krisia eta etorriko direnei aurre egiteko, Ernai Gazte Antolakundeak Salto dinamika aurkeztu berri du. Hala Beditik gehiago jakin nahi izan dugu horren inguruan eta horretarako Gasteizko Ernaiko kidea den Oihane Camón izan dugu gurean.
Konfinamenduaren aurretik zegoen “normaltasunera” itzultearekin konformatuko ez direla aldarrikatu dute, kapitalaren aurrean, bizitzak jartzen dituztelako erdigunean. Bertzetik, askatasun politikoak berriz ere kalera ateratzearen beharraz mintzatu da Oihane eta krisia kapitalak ordindu behar duela argi azpimarratu du.
Maila nazionalean abiatu den kanpainia bat bada ere, Gasteiz mailan ere lanketa berezia burutzen ari dira. Esate baterako, atzo, ekainaren 18an, eztabaida eta ekintza saio desberdinak antolatu zitzten hiriko hiru gune desberdinetan eta aurrera begira, aktibazio fase bat piztu nahi dutela azaldu digu.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Oihane Camón (Ernai Gasteiz): "Aktibazio fase bat piztu nahi dugu, borroka kalera eramanez"00:11:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!