ARGIAren aurrerapena| Aroztegia, haurrak euskaraz aritzeko mintzakideak eta Aleka elkartea
Aste honetako ARGIA aldizkarian irakurgai izango ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariak.
Asteazkeneroko zitari heldu diogu, aste honetako ARGIAn aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugulako Axier Lopez kazetariak. Gaurko kolaborazioan, lehenik eta behin Baztananen burutu nahi duten proiektu urbanistiko baten inguruan mintzatu gara, zeinetan 226 etxebizitza, 135 gelako hotela eta 46 hektarea hartuko lituzkeen golf zelaia eraiki nahi dituzten. Bertzetik, guraso erdaldunak dituzten haurrak euskaraz aritu ahal izateko abiatu duten mintzalagun proiektuaz hitz egin dugu. Akitzeko, Aleka elkarteak merkaturatutako hazi barietateen inguruan aritu gara.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: ARGIAren aurrerapena| Aroztegia, haurrak euskaraz aritzeko mintzakideak eta Aleka elkartea00:15:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!