6 eta 7 urteko epetxe zigorrak ezarri dizkiete Uriarte eta Aduna gasteiztarrei
6 urteko espetxe zigorra ezarri diote Igor Uriarteri; 7 Raul Adunari. Asteazkenean elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, haien askatasuna eskatzeko. Ostiralean, aldiz, manifestazioa deitu du Kalera Kalerak.
Igor Uriarte eta Raul Aduna gasteiztarrak epaitu dituzte Parisen, Frantziako epaitegietan. Uriarte eta Aduna 2013ko uztailaren atxilotu zituzten Frantziako indar polizialek, beste lau kiderekin batera. Epaiketan, beraz, sei lagun epaitzen ari dira guztira, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez 10 urteko zigorra ezarri ahal zieten. baina 7 urteko eskaera egin dute haietako laurentzako eta zortzi haietako birentzako. Uriartererentzako 7 urte eta Adunarentzako 8 eskatu dituzte. Azkenean, 6 urte ezarri dizkiote Uriarteri eta 7 Adunari.
Asteazkenean lagun ugari batu ziren Andra Maria Zuriaren enparantzan, Kalera Kalerak deituta, Uriarte eta Adunari elkartasuna adierazteko.
Kalera Kalerak manifestazioa deitu du ostiralean Gasteizen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!