Jai giroa eta aldarrikapena Araban hauteslekuak itxi baino ordu batzuk lehenago
Aiaraldeko herri galdeketan, guztira, 30.000 lagun baino gehiago daude deituta bozkatzera. 13:00ak baino lehen, “Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?” galderari erantzunez, hau izan da parte hartzea herriz-herri:
- Artziniega: 231 (%15,29)
- Aiara: 340 (%25,60)
- Amurrio: 1.185 (%13,57)
- Okondo: 203 (%21,08)
- Laudio: 1.802 (%11,34)
Gorbeialdean, Zuia eta Zigoitiaren txanda da maiatzaren 6a. Lehenengoan, Zuian, ia 2.000 lagun daude deituta hauteslekuetara (1.950); Zigoitian, aldiz, 1.500 herritar. 13:00etan, parte hartzea, honako hau da:
- Zuia: 385 (%19,7)
- Zigoitia: 251 (%16,83)
Hauteslekuak 20:00etan itxiko dira, eta orduan jakingo dira behin betiko emaitzak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!