Asun artetik |  Aldez aurreko borondateak

Asun artetik | Aldez aurreko borondateak

Hilabetero bezala “Asun artetik” kolaborazioa izan dugu Kantoian Nerea Agirre medikuaren eskutik. Gaurkoan aldez aurreko borondateen inguruan aritu gara Nerearekin, eta baita Arrasateko famili medikua den Itziar Lasarekin ere. Aldez aurreko borondateak zertan datzan, zein kasutan eskatu daitekeen, prozedura legala eta beste hainbat zalantza argitu ditugu haiekin.

Informazio gehiago eskuratzeko linka ere luzatu digu Nereak: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkvolu04/eu/contenidos/informacion/voluntades_anticipadas_prof/eu_volunt/volunt_inf_profesional_e.html

Entzun
Kolaborazioa-Asun artetik (Nerea Agirre): “Osasuna gizabanako orok gure baitan daukagun altxor bat da, garrantzitsuegia, mediku baten eskuetan uzteko

Kolaborazioa-Asun artetik (Nerea Agirre): “Osasuna gizabanako orok gure baitan daukagun altxor bat da, garrantzitsuegia, mediku baten eskuetan uzteko

Gaurkoan, Nerea Agirre medikuak “Asun artetik” izena jarri diogun kolaborazioa egin du Kantoian. Osasunaren autogestioa, hurrengo eguneko pilula, eta menda sendabelarraren inguruan aritu zaigu gaurkoan. “Cuidate, compa” liburua ere gomendatu digu, osasunaren autogestioarekin lotura handia duen lana izanda.

Entzun
Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

zentzuz

Zentzuz kontsumitu

Jon Ander Areses Medicus Mundi Arabako hezkuntza eta sentsibilizazio teknikariarekin hitz egin dugu, Zentzuz Kontsumituko partaide baita. Osasuna eta kontsumoa, estuki elkartuta dauden bi gai jorratu ditu, eta horien bien ikuspuntu zabala azaldu digu. Kapitalismoaren eta kontsumo basatiaren mundu honetan, haiek egindako erraminta bat ekarri digute: Gasteizko kale-izendegi Arduratsua.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies