Gasteizko  Jaiak  2017,  kontutan  izateko  bost  puntu

Gasteizko Jaiak 2017, kontutan izateko bost puntu

Abuztuaren 4tik 9ra luzatuko diren jaietan Herri Mugimenduak izango du protagonismoa Txosnagunean. Gazte Mugimenduak, Mugimendu Feministak eta preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekimenek ere indarra izango dute. Eraso sexistarik gabeko jaiak izateko mekanismoak egongo dira orduro.

Gasteizko Txosnetako kontzertu bat aurreko urtean

Gasteiztar askok abuztuaren 4an hasiko dituzte jaiak. Hala ere, badira hauek prestatzen asteak eta hilabeteak daramatzaten eragileak. Kontzertuak lotu dituzte Gasteizko txosnetan, txosnagunearen muntaketan egon dira beste batzuk, Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu du, Gazte Mugimenduak Gazte Karparen apostua egingo du beste urte batez eta euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko egun nagusia abuztuaren 5a izango da.

Hurrengo egunetan kontutan hartzeko bost puntu bildu ditugu gurean, ezer ez galtzeko eta jaiak askatasunez bizi ahal izateko.

Txosnagunea, Herri Mugimenduaren isla

Aurten, txosnek, eraso sexisten aurkako lanketan sakonduko dute eta Goienerrekin egingo dute lan, Iberdrola albo batera utziz. Bi eragile berri egongo dira Gasteizko Kanpusean: Berriztu Araba eta Errekaleor Bizirik. Gainera, Gazte Karpa, Hala Bedi, Kalera Kalera, Askapena, Sukalde Gerrilla, Arabako Bertsozale Elkartea, Iraultza 1921 eta Gasteizko Mugimendu Feminista. Guztira, hiru karpa egongo dira – Kalera Kalera, Gazte Karpa eta Txosna Batzordaren karpa amankomuna – eta gainontzeko eragileek txosna jarriko dute – zortzi txosna guztira -.

 20. Korrika ospatu den ikasturte honetan, AEK-k jasoko du aurtengo Txosnisaria abuztuaren 4ko txosnetako inaugurazioan. Hala Bedik ere, txosna jarriko du: eszenatoki alboan egongo gara eta gure materiala salgai egongo da bertan.

 

Eraso sexistarik gabeko jaiak

Mugimendu Feministak bereak eta bi egingo ditu denok jaiak askatasunean bizi ahal izateko. Eraso sexisten aurkako protokoloa sei urratsetan laburbildu dute, eraso bat gertatuz gero, honen aurrean zer egin definituz. Gainera, salaketetarako telefono zenbakia 688 718 701 izango da eta 24 orduz egongo da aktibatuta.

Gainera, abuztuaren 9an, Egun Feminista antolatu dute eta egun guztian zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira Gasteizko erdialdean eta Txosnagunean. Gasteizko Kanpusean ere txosna jarriko du aurten Mugimendu Feministak eta informazio gehiago eskainiko dute bertan.

 

Hogei kontzertu baino gehiago Gasteizko Kanpusean

Aurten, eskaintza zabala eskaini dute Gasteizko Txosnek kontzertuei dagokienez: Amparanoia, Siroka, Skakeitan, Sorkun, SkarraMucci, Tremenda Jauria … egongo dira txosnetan -kontzertu guztiak ikusteko, hemen-. Gainera, aurtengo nobedadeetako bat abuztuaren 7ko kartela izango da: eszenatoki gainean soilik emakumeak egongo dira eta haiek izango dira oholtza gaineko eta publikoko protagonistak.

 

Ez daudenak, presente

Urtero legez, Gasteizko preso eta iheslariak gogoratuko dituzte jai guztietan zehar. Aldarrikapenak leku eta modu ezberdinetan presente egongo diren arren, egun nagusia abuztuaren 5a izango da. Ohikoa den moduan, Alde Zaharreko Landatxon bazkaria egingo dute eta egun horretarako txartelak salgai jarri dituzte jada. Arratsaldean, aldiz, kalejira eta ekitaldia: 21:00etan abiatuko da Andra Maria Zuriaren enparantzatik.

Lehenengo aldiz, Kalera Kalerak bere txokoa izango du Gasteizko Txosnetan. Kalera Karpa antolatu dute,  eta eskaintza anitza izateaz gain, kontzertuak egongo dira egunero, eszenatoki nagusiko ordutegia errespetatuz. Aiaraldea Sound System, Fermin Valencia, Radio Revolución, Doctor Sax eta Jaio Kantaktriz egongo dira.

 

Horretaz gain, abuztuaren 6an Altsasuko gazteak askatzea eskatuko duen elkarretaratzea egingo dute: 19:30etan Andra Maria Zuriaren plazan.

 

Gazte Mugimendua ere protagonista

Gazte Mugimenduak egitarau oparoa antolatu du Txosnagunean egongo den Gazte Karpan. Gasteizko Txosnen egitaraua errespetatuz, kontzertuak eta bestelako ekimenak egingo dituzte “Hauspoaren indarraz, piztu sugarra” lemapean.

Gainera, abuztuaren 7an, astelehenean, Gazte Eguna antolatu du Ernai Gazte Antolakundeak. Egunean zehar Gazte bazkaria egingo dute eta arratsaldean, “manifestakzioa” antolatu dute: 19:00etan abiatuko da Gasteizko Kanpusetik. Behin manifestakzioa amaituta, ekitaldia egingo dute Gazte Karpan, ohitura bihurtu den Gazte Akelarrean suaren inguruan dantzatu aurretik. Egitarau guztiaren berri izateko, hemen

Baina guztia ez dago unibertsitate eremuko txosnetan. Urte guztian zehar egitarau oparoa antolatzen duen Gasteizko Gaztetxeak ere bere egitaraua izango du jaietan. Muinoko etxeari hilabete gutxi falta zaizkio 30 urte betetzeko eta hori baino apur bat lehenago egitarau zabal batekin agurtuko dute 2017-2018 ikasturtea.

 

 

Gasteizko  Mugimendu  Feministaren  eraso  sexisten  aurkako  protokoloa  6  urratsetan

Gasteizko Mugimendu Feministaren eraso sexisten aurkako protokoloa 6 urratsetan

Eraso sexistak definitu eta hauei nola aurre egin zehaztu du Mugimendu Feministak. Salaketetarako telefono zenbakia 688 718 701 izango da. Abuztuaren 9ko Egun Feministan parte hartzeko deia egin dute.

Gasteizko Jaietako atarian, Mugimendu Feministak eraso sexistei aurre egiteko protokoloa aurkeztu du. Erasoa bera definitzeaz gain, kasu ezberdinei aurre nola egin azaldu dute, besteak beste, telefono zenbaki bat jarriz eskuragai.

Mugimendu Feministaren protokoloa puntuz-puntu laburtu dugu Hala Bedin:

1. Protokoloaren zergatia.

Sexismoa lehen lerroko oztopoko moduan ulertzen du Mugimendu Feministak eta jaietan gozatu ahal izateko, hau erditik kentzea beharrezkotzat jotzen dute. Jaietan erabiltzen diren aitzaki askoren aurrean (drogak, jaiak, gaueko ordu txikiak…), eraso bat ez duela ezerk justifikatzen gogoratu dute feministek. 

2. Eraso sexistaren definizioa.

Mugimendu Feministak horrela definitu du eraso sexista: “Eraso sexista bat fisikoa (edo ez) den eraso bat da, genero, sexu orientazioa edota itxura fisikoari dagozkion estandar sozialak ez betetzearen ondorioz ematen dena. Heteropatriarkatuaren zapalketa forma bat da, gure egunerokoan eta guneetan etengabe agertzen dena”

3. Eraso sexisten kontra aritzeko protokoloa zertarako. 

“Modu seguru, horizontal eta askean harremantzeko espazioak” bilatu nahi ditu Mugimendu Feministak protokolo honekin; generoa, sexu orientazioa, itxura fisikoa, estetika… edozein izanda ere, pertsona guztiek jaiak modu askean bizitzea nahi dute.

4. Eraso sexistei aurre egiteko erremintak.

Autodefentsa Feminista. Hori da jaietan ere baliatuko dutena. Honek, Mugimendu Feministaren esanetan, “indarkeriaren errora jo eta indarkeria sexistarekin amaitzeko tresna, jarrera eta erreakzio guztiak barnebiltzen ditu”. Gainera, ahalduntze pertsonal zein kolektiborako estrategia bezala definitu dute hau: “indarkeria matxista deuseztatzeko eta honi aurre egiteko ez ezik, espazioaren jabetze praktika ere da”.

Autodefentsa Feminista hiru puntutan desglosatuta:

– AUTO: “Gu geu garelako gai eta ez dugulako salbatuko gaituen inor behar”.

– DEFENTSA: “Legitimitate guztia dugulako eraso guztien aurrean erantzuteko”.

– FEMINISTA: “Indarkeria matxistari errotik aurre egiteko modua”.

5. Eraso baten aurrean zer egin

Eraso baten aurrean, honi aurre egiteko lau pauso egin behar dira. Jai eremu batean hauek lirateke urratsak:

1. Erasotua izan den norbait hurbiltzen bada, lehentasun osoa honek dauka. Zerbitzatzen, musika jartzen … Dena bertan behera utzi behar da: erasotuak esaten duena entzun, lagundu eta babestu behar da.

2. Norbait erasotua edo molestatua izaten ari dela ikusiz gero, erasotuari laguntza behar duen galdetu eta laguntza hau eskainiko zaio. Laguntzarik behar ez duela esanez gero, ez da tematu behar. Baietz esanez gero, ordea, jai gunearen arduradunari, zein mugimendu feministaren arduradunari, erasoaren berri eman behar zaio.

3. Erasotzailea gunetik kanporatua izango da. Hasiera batean, hala egin dezala eskatuko zaio; ez badu egiten, jai gunetik kanporatuko du Mugimendu Feministak. Horretarako, aipatutako Autodefentsa Feministaz baliatuko dira, giza kate bat eginez horretarako. Erasoen kontrako kuña ere jarriko da jai gunean.

4. Erasotuari, une guztietan zehar segurtasun gune bat eskaintzea garrantzitsua da. Mugimendu Feministako kideak beti egongo dira laguntzeko prest, arreta medikua izateko, salaketa bat jartzeko edota beste edozein gauzetan laguntzeko.

6. Erasoaren erantzuna, jendarteratzea eta salaketa

Mugimendu Feministak elkarretaratzea deituko du erasoa gertatu eta hurrengo egunean: Andra Maria Zuriaren enparantzan izango da hau. Horretaz gain, erasoa salatzeko musika kuña eta sirena hotsak jarriko dituzte jai guneetan 00:00etan. 

Erasoak salatzeko -ikusi edo jasandako erasoak- telefono zenbakia 688 718 701 izango da eta 24 orduak egongo da aktibatuta telefono hau.

Abuztuak 9, Egun Feminista

Gasteizko Txosnetan, egun bakoitzak aldarrikapen bat izango du. Azkenengo urteetan bezala, Mugimendu feministak abuztuaren 9an ospatuko du Egun feminista. “Transzeledontzia Eguna” izena jarri diote egunari eta ekimen ezberdinak egogno dira jaietako azken egunean:

  • 13:30 Poteo musikatua Alde Zaharretik
  • 15:00 Bazkari feminista -Txartelak Txapelarri tabernan salgai-
  • 17:00 Performancea
  • 19:00 Sormen tailerra
  • 21:00 Ekitaldia 

Ekainaren  28an  LGTBIQ+  harrotasuna  Gasteizko  kaleetan

Ekainaren 28an LGTBIQ+ harrotasuna Gasteizko kaleetan

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasun Egunaren harira, egun osoan zehar Gasteizko kaleak kolorez bete ziren askapen sexualaren eta desobedientziaren alde, ‘Heteropatriarkatua desobeditu, plazerez blaitu. Es un placer desobedecer’ lelopean. Mugimendu feministak deituta, eguerdian bazkaria eta arratsaldean murala egin zituzten Hala Bedi Tabernan. Honen ostean, kalejira abiatu zen Andra Mari Zuriaren plazara, eguneko manifestazio nagusira.

Aiala  Zaldibar  (Bilgune  Feminista):  “Urteetan  isilpean  egindako  lanaren  ondorioa  da  mugimendu  feministaren  gorakada”

Aiala Zaldibar (Bilgune Feminista): “Urteetan isilpean egindako lanaren ondorioa da mugimendu feministaren gorakada”

Hamabost urte bete ditu Bilgune Feministak, eta orain arte egindako ibilbideari begiratu eta aurrera begirako urratsak zehazteko baliatuko dute 2017. urtea. Ekitaldiak eta ekimenak prestatzeaz gain, Bilgune Feministak gogoeta ugari ere egingo ditu astebete barru hasiko den urtean. Aiala Zaldibar Gasteizko Bilgune Feministako kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Besteak beste, aipatzekoak dira Bilgune Feministatik jorratuko dituzten VII. Topaketa Feministak.

Mugimendu feministaren azken urteetako gorakadaz, Bilgune Feministatik antolatu duten espetxe martxaz edota hilabetean behin Gasteizen ospatuko duten ostegun feministaz hitz egin dugu Zaldibarrekin.

*Gaiarekin lotutako albisteak:

‘Ostegun Feministak’ Gasteizen, Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren harira

 

Entzun
Mugimendu  Feminista  (Irati  eta  Matta):  “Autodefentsa  feminista  gure  arma  bilakatuko  dugu”

Mugimendu Feminista (Irati eta Matta): “Autodefentsa feminista gure arma bilakatuko dugu”

azaroak25Mugimendu feministako kideak diren Irati eta Matta egon dira Kantoian, azaroak 25ean den “emakumeonganako indarkeriaren kontrako eguna”ren inguruan hitz egiten. Eguneko aldarrikapenez gain, mugimendu feministak indarkeria mota ezberdinei ematen dien erantzunaren inguruan aritu gara. Ostiraleko mobilizazioen berri ere eman digute beste hainbat konturen artean.

Entzun
Azaroak  25  |  Emakumeen  Kontrako  Indarkeriaren  Aurkako  Nazioarteko  Eguna

Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Urtero legez, azaroaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko kaleak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka beteko dira. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko hiriburuetan, eta, Gasteizen, besteak beste, 19:00etan abiatuko da manifestazioa Andra Maria Zuriaren enparantzatik.

Ikasle Abertzaleek ere deialdiak egin dituzte Gasteizen: Goizeko 11:00etan ikastetxe ezberdinetan:

  • Molinuevo + Jesús Obrero: BilboPlaza
  • Mendizorrotza eta Mendizabala: parkinga
  • Francisco de Vitoria: atea

Hala Bideok aurreko ikasturtean egindako bideoa berreskuratu dugu. Permormance hau egiteko,  Goianeko Auzodance Taldea, Koldo Mitxelenako Dantza Garaikide Taldea, Gasteizko Plataforma Feminista eta HalaBideo – Hala Bedi – elkarlanean aritu ziren orduan.


MOBILIZAZIOAK

unknown

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kartela: “Azaroak 25. Haserre gaude! Estamos organizadas, aurrean gaituzue! #NiUnaMenos”


a25otsemeak

Azaroak 25 | AMURRIO – Otsemeak neska gazteen taldearen kartela


a25lab

Azaroak 25 | EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK – LAB sindikatuaren kartela

cx2-vn2wqaaiicgMendialdeako deialdia: 19:00etan Kanpezuko plazan


unknown-2Judimendin azaroaren 24an egingo dituzte ekimenak.


a25bilguneAzaroaren 25ean “Haurren aurkako indarkeria patriarkalik ez” / Bilgune Feminista


a25gasteiz2

GASTEIZKO MUGIMENDU FEMINISTAREN PRENTSA-OHARRA / RUEDA DE PRENSA DEL MOVIMIENTO FEMINISTA DE GASTEIZ

¡Estamos enfadadas! ¡las feministas estamos enfadadas!

    a25gasteiz8¿Cuántas mujeres asesinadas? ¿Cuántas agresiones? Empezando desde San Fermines y la Blanca y terminando en todas las fiestas de todos los pueblos, en bares, en la calle, en el trabajo. Es decir, las mujeres sufrimos agresiones en todos los espacios. A pesar de ello, nosotras no nos cansaremos en gritar que las calles, las noches, las fiestas…son nuestras y que somos dueñas de nuestros cuerpos y de nuestras vidas. Para gritar esto no necesitamos permiso de nadie, pero está claro que este enfado tiene su porque y está claro también que hay diferentes niveles de responsabilidades estructurales y de día a día sobre la violencia que sufrimos las mujeres.

¿Hasta donde tendrá que llegar este feminicidio silencioso, esta injusticia permanente para conseguir prioridad política que necesita? Las intenciones declaradas que se repiten desde las instituciones no son suficientes ni son validas si no se reflejan en los presupuestos ni como una de las prioridades en la agenda política. Las declaraciones, como tales, no tocan los cimientos de la violencia sexista. Teóricamente, todas y todos estamos en contra de la violencia sexista, pero desde donde y como lo afrontamos? Será muy difícil, por no decir imposible, hacer fente a la violencia que sufrimos las mujeres si no se invierte en recursos y no se toman todas las medidas desde un punto feminista.

Esto no es un juego.

a25gasteiz7Hoy queremos hablar de una de las múltiples caras de la violencia heteropatriarcal. Queremos sacar a la luz una realidad oculta, silenciada y muy a menudo, tabú, que sufre gran parte de la población: La violencia contra la infancia. Sabemos que la violencia contra las menores existe y que tiene diferentes dimensiones: el abandono, la violencia física, la psicológica y también la sexual. Al hablar de las menores la situación se vuelve aun mas sangrante por la indefensión y la vulnerabilidad que sufren las victimas ante sus agresores y también porque el sistema perpetua la violencia y legitima al agresor.

Sea cual sea la dimensión de la violencia que sufren las menores, tenemos claro que sus orígenes y cimientos se construyen en el heteropatriarcado y más concretamente en su base, que no es otra que la familia nuclear. Este modelo de familia y las redes del entorno, suelen ser refugio, en muchos casos, de terribles realidades silenciadas. En el caso de los abusos sexuales a menores, sabemos por los casos denunciados que una de cada cuatro niñas y uno de cada siete niños sufren abuso sexual y que en el 70% de los casos el agresor es un familiar cercano. Esta realidad dificulta que estos casos salgan a la luz y se denuncien y en el caso de que la denuncia se materialice no se tiene en cuenta la palabra de la menor y el camino está lleno de obstáculos y criminalización.

Y tampoco debemos olvidar que las menores también sufren la violencia que se ejerce sobre sus madres. Aunque la ley no lo estime como tal, las niñas y los niños son víctimas directas de la violencia que se ejerce dentro de las casas. Este mismo año, en Gasteiz, fue asesinada Alicia, por un hombre, pareja de su madre, y el Gobierno Vasco ni lo ha reconocido, ni siquiera lo ha nombrado como violencia de género.
Esto no es un juego, esto es la pura y cruda realidad y tenemos que empezar a buscar y exigir soluciones. Hay que romper con el pacto de silencio y gritar bien alto. Tenemos que visibilizar y dar voz a estos sujetos vulnerables, poner encima de la mesa la necesidad de trabajar la autodefensa feminista desde la infancia y exigir a los dirigentes políticos y judiciales que se tomen cartas en el asunto y que se den pasos para cambiar esta realidad.

La manada

a25gasteiz6Esta es una idea que muchas veces hemos sentido nuestra. La manada te habla del grupo, de quienes nos apoyan y con quienes nos protegemos, nos cuidamos, nos defendemos. Pero este verano hemos visto que un grupo de hombres desvirtuaban su significado, nombrando la manada a un grupo de whatsapp en el que se justificaba, se normalizaba se banalizaba la violencia contra las mujeres. Pero esto no sucede solo entre los agresores. No podemos tener una sociedad que más que una manada, sea a veces un rebaño. No se puede justificar al futbolista Paul Abasolo indultado por violencia sexual, ni se puede vitorear como a machotes a jugadores que difunden un video sexual sin consentimiento de la mujer, no se puede justificar las agresiones a las mujeres por la el alcohol o la fiesta, cuando por otro lado, los medios de comunicación cuestionan y criminalizan a las mujeres y al movimiento feminista, no se puede aguantar que el nuevo líder mundial de heteropatriarcado y del capital justifique el acoso y las agresiones a las mujeres, y tampoco podemos aceptar que las instituciones se llenen la boca con grandes declaraciones acompañadas de recortes presupuestarios y servicios insuficientes.

Estamos organizadas. Nos tenéis en frente!

a25gasteiz5Ante todo esto, el movimiento feminista tiene tan solo una cosa que expresar: NOS TENÉIS EN FRENTE Y SEGUIRÉIS TENIÉNDONOS EN FRENTE!

Estamos demostrando que tenemos fuerza para responder ante las agresiones sucedidas en todos los pueblos de Euskal Herria, estamos demostrando nuestra rabia, actualizando nuestras respuestas, reflexionando sobre las dimensiones de la violencia hacia las mujeres…A nivel mundial también, hemos sido hemos sido testigos de respuestas sorprendentes ante el feminicidio y violencia sexistas, como pueden ser algunos de los ejemplos la iniciativa “Ni una más” o las diferentes iniciativas organizadas por la Marcha Mundial de las Mujeres…

El movimiento feminista está fuerte, estamos hartas de la violencia y agresiones que sufrimos y para terminar con esto estamos tejiendo redes. No hay más que ver lo que organizamos en abril aquí en Gasteiz bajo el lema Feministok Prest y la respuesta y la implicación multitudinaria que se recibió en la manifestación en contra de las agresiones sexistas. Estamos en marcha y seguiremos en marcha!

Es por todas conocido que mientras que más grande es nuestra capacidad de respuesta más fuerte es la criminalización contra el Movimiento Feminista, se nos cuestiona constantemente, pero tenemos claro que seguiremos el camino emprendido, porque estamos armadas de autodefensa feminista!

Vuestras violencias tendrán respuesta! Nos tenéis en frente!


Haserre gaude! Feministok haserre gaude, bai!!!!

a25gasteiz4Emakumeon aurkako zenbat erailketa? Zenbat eraso? Sanferminetan edo Gasteizko festetatik hasita herriko jai guztietan, dantzalekuetan, kalean, lantokietan… eremu guztietan, emakumeok erasoak pairatzen ditugu. Baina kaleak, gauak, jaiak… emakumeonak direla aldarrikatzeak ez gaitu inoiz nekatuko, geureak direla eta gure gorputz eta bizitzen jabe ere bagarela. Hau ozen aldarrikatzeko ez diogu inori baimenik eskatu behar, baina argi dago haserrea zerbaitegatik dela eta erantzukizun maila desberdinak daudela egunerokoa eta egiturazkoa den emakumeon aurkako indarkeriaren aurrean.

Noraino iritsi beharko du feminizidio ixildu honek, etengabeko injustizia honek, eduki beharreko lehentasun politikoa izan dezan? Instituzioen deklarazioak eta salaketa publikoak ez dira nahikoa horrek guztiak ez badu inolako islarik aurrekontu eta agenda politiko nagusienetan. Adierazpen hutsek ez baitute indarkeria sexistaren sustraiak ukitzen. Teorikoki, denok gaude indarkeria sexistaren kontra, baina nondik eta nola? Oso zaila izango da, ezinezkoa ez esatearren, baliabideetan inbertitzen ez bada eta hartu ahal daitezkeen neurri guztiak ikuspegi feminista batetik hartzen ez badira.

Hau ez da joko bat

a25gasteiz3Gaur eta hemen, indarkeri heteropatriarkalak azaleratzen dituen hainbat indarkerietariko batez hitz egin nahi dugu. Ezkutuan, isilean eta kasu askotan, tabu bezala erabilia den errealitate bat plazaratu nahi dugu, jendartearen gehiengo batek jasaten duen indarkeriaz: adin gabekoen aurkako indarkeriaz, hain zuzen. Adin gabekoen aurkako indarkeria existitzen dela jakin badakigu eta honek hartzen dituen dimentsio desberdinez ere jabetzen gara: abandonatzea, indarkeri fisikoa, psikologikoa eta sexuala. Adingabekoez hitz egitean, egoera are eta latzagoa bilakatzen da, bai erasotuek erasotzailearen aurrean azaltzen duten defenditzeko gaitasun ezagatik baita sistemak indarkeria ahalbidetu eta erasotzaileak legitimatzen dituelako ere.

Adingabekoek jasotzen duten indarkeriaren dimentsioa edozein izanda ere, argi daukagu indarkeri honen oinarria eta sustraia heteropatriarkatuan duela xedea, zehazki, hetereopatriarkatuaren oinarrian, hau da, familia nuklearrean. Sarritan, familia eredu hau eta berau inguratzen duen sarea isildutako errealitate beldurgarri honen babeslekua izaten dira. Adingabekoenganako abusu sexualen kasuan, salatutako kasuak aintzat hartuta, lau neskatiletik batek eta zazpi mutikotik batek abusu sexuala jasaten dutela argitaratu da eta indarkeria jaso duten %70 a gertuko familiaren eskutik gertatzen da. Azken errealitate honek, gertaera hauek argitara ematea eragozten dute. Salatzea ia ezinezkoa bilakatzen da eta salaketa jartzea lortzen den kasuetan, adingabekokoaren ahotsa ez da kontutan hartzen, jorratu beharreko bidea oztopoz eta kriminalizazioz betetzen delarik.

Ezinezkoa dugu ahaztea ere adingabekoek haien amek jasaten duten indarkeria ere lehenengo pertsonan pairatzen dutela. Legeak horrela balioztatzen ez duen arren, haurrak, etxe barruan gertatzen diren indarkeria ororen biktima zuzenak dira. Aurton, hemen berton, Gasteizen, Alicia, gizon baten eskuetan izan zen eraila, haur honen amaren bikotekideagatik eraila izan zen, eta Eusko Jaurlaritzak oraindik ere ez du hau onartu, are gehiago, ez du genero indarkeria gisa ezaugarritu.

Hau ez da joko bat, hau egungo errealitate gordina da eta konponbideak bilatzen eta exijitzen hasi behar gara. Isiltasunezko itunarekin apurtu eta ozen aldarrikatu behar da. Subjektu hauek ikustarazi behar ditugu eta ahotsa eman behar diegu, autodefentsa feminista haurtzarotik ikastearen beharra aldarrikatu behar dugu eta buruzagi politiko eta judizialei arazo hau errotik har ditzaten exijitu behar diegu, errealitate hau aldatzeko pausuak eman daitezen.

Talde izaera
a25gasteiz3Taldea, taldearen ideia hau sarritan geureganatu dugun ideia da. Taldean elkar babesten gara, elkar zaintzen gara, elkar defenditzen gara. Baina uda honetan, ikusi dugu nola gizon talde bat, gure talde izaera indargabetzen saiatu zen, whatsapp talde bati “manada” izena jarri eta emakumeon aurkako indarkeria justifikatu, normalizatu zein ezerezten saiatu diren. Baina hau ez da bakarrik erasotzaileen artean jazotzen den kontu bat. Gure jendarteak pertsonez osatuko talde bat baino, artalde baten itxura du: inondik inora ezin da Paul Abasolo futbolaria justifikatu, eraso sexual bat burutu ostean indultatua, ezta futbol jokalari batzuk goratu bideo sexual bat sareetan zabaldu dutenean ere, emakumearen baimenik gabe. Berdin alkohola edo jaia dela medio, ezin dira emakumeon aurkako indarkeria justifikatu. Bitartean, komunikabideek etengabe emakumeok eta mugimendu feminista zalantzan jartzen eta kriminalizatzen gaituzte. Hetereopatriarkatuaren eta kapitalaren munduko buruzagi berriak emakumeon aurkako indarkeria eta jazarpena justifikatzea ezin dugu onartu, ezta instituzio publikoek adierazpen handiz euren buruak loratzea, aurrekontuak murriztu eta zerbitzuak urritzen dituztenean.

Antolatuta gaude. AURREAN GAITUZUE!!

a25gasteiz1Guzti honen aurrean, mugimendu feministak zeresan bakarra dauka: AURREAN GAITUZUE ETA AURREAN IZANGO GAITUZUE!!

Euskal herriko herri eta txoko ezberdinetan gertatu diren erasoen aurrean antolatu eta erantzuteko gaitasuna dugu, gure amorrua gorpuztu eta ekimen berriak berramatzen gabiltza, indarkeriaren dimentsioaz hausnartzen… Nazioarte mailan ere, feminizidio eta indarkeria sexistari aurre eginez erantzun irmo eta ikusgarriak ikusi ditugu, hor daukagu “Ni una mas” ekimena, Emakumeon Mundu Martxa ekimen ezberdinak… Mugimendu feminista indartsu dago, jasaten dugun indarkeria eta bortxa egoeraz nazkatuta gaude eta honekin amaitzeko sareak josten ari gara, ikusi besterik ez dago Gasteizen Feministok Prest lelopean eta indarkeria sexistaren aurka egindako manifan jaso zen erantzun eta implikazioa. Martxan gaude eta matrxan jarraituko dugu.

Jakin badakigu erantzuteko gaitasuna areagotzen dugun neurrian Mugimendu feministaren kontrako kriminalizazioa indartu egingo dela, etengabe kuestionatua egingo zaigula, baina argi dakagu, hasitako bidea jarraituko dugu, autodefentsa feministaz armatuta gaudelako!!

Zuen biolentziek erantzuna izangu dute! AURREAN GAITUZUE!!!

Tertulia:  Gasteizko  udal  ordezkari  politikoak

Tertulia: Gasteizko udal ordezkari politikoak

Udal ordezkarien tertulia

Ane Aristi, Mohamed Akbache eta Jorge Tejedor

EAJko Mohamed Akbache, EH Bilduko Ane Aristi eta Irabaziko Jorge Tejedor udal ordezkari politikoen tertulia izan da gaur Araba hizpide magazinean. Mugimendu feministaren eta Blusa eta Nesken Batzordearen arteko tirabira eta Salburuan eraikitzekoa den merkataritza-zentroa izan dituzte hizpide Akbache, Aristi eta Tejedorrek, azken egunotako aktualitatearen ildotik.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies