‘City  Plazatik  Errekaleorrera’  -Antton  Herran  Martínez-

‘City Plazatik Errekaleorrera’ -Antton Herran Martínez-

Grezia – Euskal Herria. Atenas – Gasteiz. City Plaza – Errekaleor. Zapatistek dioten moduan behetik eta ezkerretik imajinatutako lerro paralelo marraztuak. Elkarzut gurutzatuz eta berauek ere eskutik  helduta, Ensanche 21, Iberdrola, Acnur, Save the Children, Cruz Roja… Helburua? Pertsona eta kolektiboen baliogabetzea, ezereztatzea. Estrategia? Zilegitasuna erauztea, desinformazioa, demagogia merkea.

Zeren dira beldur? Ahalduntze eta hartu eman harremanek erditzen dituzten argiaren, suaren, samurtasunaren eta duintasunaren beldur hain zuzen. Boteretsuek leku guztietan berdintsu jokatzen dute, eta kasu honetan argi ikusten da ere Atenas – Gasteiz konexioan.

Historikoki, zapaltzaileek informazioaren kontrola erabili izan dute beraien helburuak lortzeko, eta bai errefuxiatuen krisian, bai Errekaleorren gaian, informazio fluxuaren norabide eta emaria zuzendu dute beren nahierara.

Errekaleorren demagogia ziztrina erabili dute segurtasunaren kontuarekin, ondoren beldurraren mekanismoak bere lana egingo zuelaren ziurtasunarekin. Grezian ordea, City Plazaren proiektu emantzipatzaile eta solidarioa zeharo isilarazi dute, gobernuen menpe dauden Makro-ONG-ei soilik ahotsa emanez eta modu honetan hain beharrezkoa duten asistentzialismo paralizatzaile eta ezkutatua indartuz.

Errekaleor eta City Plazaren egiturek (pisu baxuak, parkeak eta espaloi zabalak Gasteizeko auzoan eta 7 pisuko hotel okupatua 400 errefuxiatu eta mundu osoko internazionalisten arteko elkarlana Atenasen erdigunean)auzokideen elkartzea erratzen dute, ahalduntzerantz doazen ordu gabeko elkarrizketak, auzolana eta hausnarketak ahalbidetuz.

Eredu paregabe hauei esker, bizitzaren ikuspegi esklusibo eta indibidualistak baztertuko ditugu, sakontasunaren gozamenean murgilduz pixkanaka pixkanaka, eta honela kapitalismoak hain gustuko dituen eta kontrol mekanismo gisa erabiltzen dituenindibidualitatea,superfizialitatea eta botere borrokakdesagerraraziz.

Errekaleorreko eta City Plazako auzokideek bizitzaren eta bizipenen jakitun direla egiaztatu dute gaur egungo gizarte inertzial honetan, poliki poliki guztioi kontzientzia hedapen horretara erakarriz.

Suspertu gaitezen eta City Plaza eta Errekaleor mordoa eraiki ditzagun!

Mikel  Garmendia  (Ongi  etorri  errefuxiatuak):  “Larunbat  honetan  gerra  zibil  garaiko  eta  gaur  egungo  errefuxiatuez  oroituko  gara”

Mikel Garmendia (Ongi etorri errefuxiatuak): “Larunbat honetan gerra zibil garaiko eta gaur egungo errefuxiatuez oroituko gara”

Larunbat honetan Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak prentsaurreko bat antolatu du lehenik, eta ondoren, gerra zibileko Euskal Herriko errefuxiatuen inguruko teatralizazio bat gaur egungo errefuxiatuekin lotura bat eginez. Hain zuzen ere 1937ko Gernikako bonbardaketaren 80 urtemuga gertu dela aprobetxatu nahi dute lotura hori egiteko. Teatralizazio horretan edonork parte hartu dezake, duela 80 urte inguruko janzkera eta maletekin gerturatzeko eskatu dute.

Entzun
Ane  Irazabal:  “Mugak  lehenago  edo  beranduago  irekiko  dituztelaren  esperantza  mantentzen  dute  errefuxiatuek”

Ane Irazabal: “Mugak lehenago edo beranduago irekiko dituztelaren esperantza mantentzen dute errefuxiatuek”

2016a urte bereziki gogorra izan zen Europarako bidean dauden errefuxiatuentzako: haietako asko bidean gelditu ziren, beste askok ezin izan dute Greziako muga oraindik zeharkatu eta beste asko ere bide erdian daude. Egun hauetako hotzarekin, pertsona hauen egoera gero eta larriagoa da eta haietako askoren bizipenak gertutik jarraitzen dago Ane Irazabal kazetaria.

Errefuxiatuen artean “klase ezberdinak” daudela adierazi du Irazabalek, Grezian bezala, Pakistangoak eta Afganistangoak izanda egoera larrienean daudela. Hotza dela eta, egoera gero eta jasanezinagoa da.  Hala ere, errefuxiatuek esperantza galdu ez dutela uste du kazetariak.

Entzun
[Iritzia]  “Mesedez,  alokatu  egiezu”  –  Blanca  Urgell  –

[Iritzia] “Mesedez, alokatu egiezu” – Blanca Urgell –

Ministeritzak iheslariak hartzeko eta integratzeko eratu duen sistemaren arabera,1 iheslaria ebaluatu eta dagokion lekura deribatu ondoren, sei hilabete arte luza daitekeen “harrera” garaia hasten da (babesgabetuenen kasuan bederatzi hilabete arte ere luza daitekeena). Tarte honetan denbora baterako lekua egiten zaie horretarako propio eratutako bizilekuetan. Hemen, Gasteizen (eta Euskadin oro har bederen) honetarako zilegiztatuta dauden erakundeek prestatu dituzten harrera-etxebizitzetan: adibidez, Gurutze Gorriak eta CEAR Euskadik.

“Harrera” garaiaren ondoren “integrazio” garaia hasten da. Bigarren tarte honetan harrera-etxebizitzatik irten eta eurek lortu behar dute bizitokia, normalean alokairuan, jakina. Esaten ari naizena da Espainiara sartu eta 6-7 hilabete igarota etxebizitza lortu beharrean direla iheslariak Ministeritzak eratutako ibilbidean aurrera egiteko.
Bada, lehen ez zen erraz-erraza izango, baina orain izugarri zaila —hobeto esanda, ia-ia ezinezkoa— bihurtu da Gasteizen iheslarientzako pisuak alokatzea.

Hau gertatzen ari dela entzun bezain laster burura etorri zitzaidan nire adinekoak zaretenok behintzat jakingo duzuen zerbait, alegia: gaztetan Gasteizen ez zegoela alokairuan hartzeko batere-batere ohiturarik eta, beraz, ia-ia ez zegoela alokatzeko etxebizitzarik. Euskal Herriko Unibertsitatea eratu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleak-eta hona etorri zirenean, 80ko hamarkadan, harrituta ikusi zuten pisu gutxi zeudela, eta gutxi horiek lortzeko ere izugarrizko trabak zeudela: gaztea bazinen, halakoa bazinen, holakoa bazinen… Sekulakoak entzuten ziren ikasleek pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zen, ziur!, baina gehienak leienda urbanoak ziren, noski.

Ba, orain ere sekulakoak entzuten dira iheslariek eta inmigranteek-eta alokatutako pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zuten, ziur, baina gehienak… lepoa egingo nuke berriro ere berkontatzen ari diren leienda urbano berberak direla, ikasle protagonista kendu eta iheslaria edo inmigrantea jarririk, kontatzearen kontatzeaz ziurrenik handizkatuaz gainera.
Nik ez dut alokairuan emateko etxebizitzarik. Aski daukat gainean daukadan hipoteka larria hilean-hilean ordaintzea. Beharbada zuek ere berdintsu.
Eta, orduan zergatik hitz egiten dizuet honetaz, merkatuan gertatu den hori aldarazteko ideia beharbada inozoarekin? Ba pentsatzen dudalako zuek ez bada, zuen familiakoek, zuen lankideek, auzokoek, koadrilakoek, horietako norbaitek bai izango duela errentan emateko etxebizitzarik. Eta zuei entzunez gero, ez duela horrelako trabarik jarriko. Zeren eta, esango didazue: nola beteko dute iheslariek ministeritzaren ibilbidea? nola integratuko dira, bizitokirik izan ezean?

Gasteiz hiri solidarioa da. Baina, ai! Iheslariak ez direnean izaki abstraktuak, gure atean jotzen duten izaki konkretuak baizik, non dago ordura arteko solidaritate sentimentua? Ez ote dagoenekoz garaia hiri honek nobedadeei dien beldur handi horri behingoan aurre egiteko?

Alokatu egiezu, mesedez!!!

Entzun
Bego  Huarte:  “Ekintza  sinboliko  honekin  posible  dela  erakutsi  dugu”

Bego Huarte: “Ekintza sinboliko honekin posible dela erakutsi dugu”

Gabonetako albiste esanguratsuetako bat izan zen; haiek eta haiekin zeuden errefuxiatuek ez zuten lortu muga zeharkatzea baina albisteak oihartzun internazionala izan zuen, bereziki Euskal Herrian. Mikelonen eta Begoren desobedientzia ekimenaz ari gara. Orain, etxean bueltan, harrera beroa jaso zuten biek Loiun eta egunerokotasunean murgildu dira. Bego Huarteren hitz egin dugu HIZPIDEAn.

Entzun
Enara  Goikoetxea:  “Gobernuek  migrazio-legeak  ez  dituztela  betetzen  salatuko  dugu  Greziarako  karabanan”

Enara Goikoetxea: “Gobernuek migrazio-legeak ez dituztela betetzen salatuko dugu Greziarako karabanan”

Enara Goikoetxea

Enara Goikoetxea

Hainbat ekimen antolatu ditu Gasteiz irekia ekimenak Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren testuinguruan: ekainaren 18an, kalejira izango da; ekainaren 20an, alderdi politikoetako ordezkarien arteko mahai-ingurua; ekainaren 24an, errefuxiatuen kanpamendu baten bizimodua islatuko dute Judimendiko parkean. Ekimen multzo horri amaiera emateko, Greziarako karabana antolatu dute uztailaren 15erako: Bartzelonatik abiatuta, Europa zeharkatu eta Tesalonikan amaituko da, bertako elkartasun-kanpamendu batean. Horri guztiari buruz hitz egin dugu Enara Goikoetxea Gasteiz Irekia ekimeneko kidearekin.

Entzun
Gasteiz  Irekiak  ekainaren  20ko  Errefuxiatuen  Nazioarteko  Egunaren  harira  egingo  diren  ekimenak  aurkeztu  ditu

Gasteiz Irekiak ekainaren 20ko Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira egingo diren ekimenak aurkeztu ditu

Ck5lJ9bWYAA4S3bAgerraldia egin du Gasteiz Irekiak Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian. “Krisi humanitario honi zenbakiak jartzeko eguna izatea” nahi dutela adierazi dute. Horretarako, antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin dute plataformatik.

-Ekainak 18, larunbata (12:00) : kalejira Otxanda Dorretik abiatuta.

-Ekainak20, astelehena (19:00):mahaingurua alderdi politikoetako ordezkariekin, VillaSusoJauregian. Hiritarrek galderak egin ahalko dituzte, kezkak eta salaketak aukera izanez.

Ck5lJ9TWgAAsr52-Ekainak 24, ostirala (18:00 – 20:00): Judimendiko jaietan kanpaldia, errefuxiatuen kanpalekuak gogoratuz.

-Uztailaren 15ean Greziara Karabana bat abiatuko da. Interesaturikoak, ekainaren 16an 19:00etab Steilasen egingo duten bilerara joan daitezke.

Bukatzeko, Gasteizko kaleetan errefuxiatuei ongi etorria adierazteko banderolak jartzeko deia egin dute. Eremu ezberdinetan egongo dira salgai; besteak beste, taberna eta euskaltegietan egongo dira salgai.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies