Mozal  Legea  ezarri  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Hala  Bediri

Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri

Maiatzaren 18an Errekaleorreko argi mozketan egindako lanaren aurkako erasoa da isun hau. Isuna desobedituko du Hala Bedik, lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea mahai gainean jarriz. Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Mozal Legea ezarri diote Hala Bediri. Arrazoia, sinplea: Errekaleorreko argi mozketaren jarraipena egitea, gainontzeko hedabideek aukerarik izan ez zuten lekutik Iberdrolaren eta Ertzaintzaren jardueraren berri ematea.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak zeuzkan asmoen jakitun, erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik Errekaleorreko bizilagunak. Hala Bediko kide pare bat ere bertan zeuden ordurako, han gertatzen ari zenaren berri emateko.

Beranduago hurbildu ziren komunikabideek, ordea, ez zuten han gertatzen ari zenaren inguruko informaziorik behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, han zeuden komunikabide gehienek, kordoi polizialaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten bertan gertatzen ari zen guztia. Hala Bedi izan zen, beraz, gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Hala Bedi izan zen gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Hala ere, Mozal Legea ez ezik, bestelako erasoak ere jasan behar izan zituen Hala Bedik egun hartan Errekaleorren. Salatu genuen moduan, ertzainetako bat Hala Bediko kideengana hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzakaka hasi zen sakelekoarekin grabatzen ari zirelako. Kolpe eta bultzakada horien ondorioz, Hala Bediko kazetariari sakelekoa apurtu zioten. Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion poliziari. Honek, inongo azalpenik eman gabe, prentsa txartela eskuetatik kendu eta nortasun agiria eskatu zion Hala Bediko kideari. Azkenik, eta ahalegin askoren ondoren, txartelak itzuli eta ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari, tonu mehatxagarrian honako hau gehituz: “Sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Adierazpen horien ostean, publikoki salatu genuen erasoa. Orain, haratago joan dira eta Mozal legea ezarri digute. Tristeak dira, oso, erabili behar izan dituzten argudio faltsuak. Izan ere, isunean justifikatu nahi dutenez, zigorra ez da gure lana egiteagatik. Zigorra, ertzaintzaren esanetan, kordoi poliziala apurtzeagatik, ertzainen aurka egiteagatik … Gezurra, ez dute frogarik gainera. Guk geneukan froga, aldiz, apurtu ziguten mugikorrarekin grabatutakoa zen. Zoritxarrez, ezin izan ditugu artxiboak berreskuratu.

2016ko ekainaren 22an, Eusko Jaurlaritzak “Mozal Legea ez aplikatzeko konpromezua” hartu zuen. Ordutik, ordea, isunak, prozesu judizialak eta kazetariok gure lana egiteko dugun eskubidearen aurkako erasoak, azken hau, Hala Bediri. Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Desobeditzeko legitimitatea

Hala Bediko asanbladak hala onartuta, ez dugu isuna ordainduko. Lege injustu bat den heinean, hau desobeditzeko legitimitatea daukagula uste dugu. Gauzak horrela, ez dugu isuna ordainduko eta epe ertainean prozesu juridiko bat abiatzeko asmoa dugula iragarri nahi dugu.

Herritar guztiok dugu lege injustuak desobeditzeko legitimitatea. Mozal legea, lege horietako bat den heinean, herritarroi orokorrean eta kazetarioi ere erasotzen digu. Mozala jarri nahi diote gure lanari, gure informatzeko eskubideari. Baina ez, gu ez gaude prest horretarako.

Hala Bediko asanbladak hala onartuta, ez dugu isuna ordainduko

Gainera, orain dela bi hilabete esan bezala, zenbait puntu argi utzi nahi ditugu Hala Beditik:

  • Herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea.
  • Hala Bedi izan zen kordoi poliziala saihestuz (polizia baino lehenago heldu ginelako) gertatzen ari zena bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen komunikabide bakarra. Orduko erasoa eta aplikatutako Mozal Legea, poliziaren gehiegikeriak ezkutatzeko helburuz hartutako neurri bidegabea dela uste dugu.

Arabako Herri Mugimenduaren egunerokotasunaren berri ematen jarraituko dugu, mozalik gabe.

 

Hala Bedi Irratia, 2017ko uztailaren 27an

Maiatzaren 18ko argi mozketa

 

Comunicado  de  Hala  Bedi  sobre  lo  ocurrido  en  Errekaleor

Comunicado de Hala Bedi sobre lo ocurrido en Errekaleor

El 18 de mayo el Departamento de Industria del Gobierno vasco dio la orden de dejar sin suministro eléctrico al barrio liberado de Errekaleor.  Con el objetivo de ejecutar esa orden, algunos operarios de Iberdrola, acompañados de siete furgonetas de la Ertzaintza, se acercaron al barrio.

Las vecinas del barrio, conociendo de antemano qué intenciones tenían, estaban preparadas para resistir desde pronto a la mañana. Un par de miembros de Hala Bedi se encontraban allí para entonces, con el objetivo de informar de primera mano de lo que pasara.

Más tarde, se fueron acercando otros medios de comunicación. Para entonces, la Ertzaintza ya había desplegado el cordón policial impidiendo la entrada a cualquier persona, incluyendo a la prensa. Así pues, la mayoría de los medios tuvieron que contar lo que allí pasaba desde el otro lado del cordón policial.

Hala Bedi, fue por tanto, el único medio que pudo contar lo que ocurría en directo y desde dentro.

Mientras crecía la tensión entre las habitantes del barrio, que estaban defendiendo su proyecto, y la Ertzaintza, uno de los policías se acercó a nuestro compañero de Hala Bedi a golpes y empujones cuando estaba grabando con el móvil. Como consecuencia de este ataque, le rompió el móvil. Entonces, el periodista le enseñó su carnet de prensa y pidió al policía que se identificara. Éste, sin más explicación, le quitó la acreditación de prensa de las manos y le pidió el documento de identidad. Finalmente, después de mucho esfuerzo, al periodista le fue devuelto el carnet de prensa y el ertzaina le facilitó su número de placa, añadiendo en tono amenazante: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Ante estos hechos Hala Bedi quiere manifestar:

  • Todas las personas tenemos derecho a recibir información de lo que sucede a nuestro alrededor, por eso no nos parece lícito que se les negara al resto de periodistas la entrada al barrio. Ya que en cuanto llegó la Ertzaintza colocó el cordón policial y no dejó entrar a nadie.
  • Hala Bedi pudo esquivar ese cordón policial (porque se encontraba en el lugar antes de la llegada de la Ertzaintza) y por tanto, fue el único medio de comunicación que pudo informar en directo e in situ de todo lo que pasó. Esto nos parece, claramente, un ataque a nuestro derecho a la información y a la expresión. Nos parece una medida que busca ocultar los excesos policiales que se pudieran dar en estas situaciones.
  • De la misma manera que ellos saben quiénes somos, nosotras también sabemos quién es el ertzaina que nos rompió el móvil, ya que, después de mucho esfuerzo, nuestro compañero consiguió  el número de identificación del policía.

Somos radicales, sí. Porque, por encima de versiones oficiales, contamos las cosas en primera persona. Porque preferimos ir a la raíz de la noticia, evitando filtros e intermediarios. Porque nacimos para ser las portavoces de los movimientos sociales y así seguimos siéndolo. Somos radicales, sí. Y así vamos a seguir, pese a quien le pese.

Hala  Bediren  adierazpena  Errekaleorreko  gertaeren  harira

Hala Bediren adierazpena Errekaleorreko gertaeren harira

Maiatzaren 18an Eusko Jaurlaritzako industria sailak Errekaleor auzo askea argindarrik gabe uzteko agindua eman zuen. Agindu hori betetzeko,  Iberdrola enpresako zenbait langile, Ertzaintzaren zazpi furgoik lagundurik, auzora gerturatu ziren.

Auzo okupatuko biztanleak, Eusko Jaurlaritzak zeuzkan asmoen jakitun, erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik. Hala Bediko kide pare bat ere bertan zeuden ordurako, han gertatzen ari zenaren berri emateko.

Beranduago hurbildu ziren komunikabideek, ordea, ez zuten han gertatzen ari zenaren inguruko informaziorik behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, han zeuden komunikabide gehienek, kordoi polizialaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten bertan gertatzen ari zen guztia.

Hala Bedi izan zen, beraz, gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Beraien bizilekua defenditzen ari ziren auzokideen eta ertzainen arteko tentsioa areagotuz joan zen eta momentu batean, ertzainetako bat Hala Bediko kideengana hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzakadaka hasi zen sakelakoarekin grabatzen ari zirelako. Kolpe eta bultzakada horien ondorioz, Hala Bediko kazetariari sakelakoa apurtu zioten. Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion poliziari. Honek, inongo azalpenik eman gabe, prentsa txartela eskuetatik kendu eta nortasun agiria eskatu zion Hala Bediko kideari. Azkenik, eta ahalegin askoren ondoren, txartelak itzuli eta ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari, tonu mehatxagarrian honako hau gehituz: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Gertaera hauen aurrean, honako hau adierazi nahi du Hala Bedik:

  • Herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea. Ertzainek, heldu eta berehala, kordoi poliziala zeharkatzea debekatu baitzioten hurbildu zen mundu guztiari.
  • Hala Bedi izan zen kordoi poliziala saihestuz (polizia baino lehenago heldu ginelako) gertatzen ari zena bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen komunikabide bakarra. Hau, argi eta garbi, adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartzen dugu. Eta poliziaren gehiegikeriak ezkutatzeko helburuz hartutako neurri bidegabea dela uste dugu.
  • Haiek gu nortzuk garen badakiten moduan, guk ere badakigu sakelakoa apurtu zigun ertzaina nor den. Izan ere, ahalegin dezenteren ostean, bere identifikazio zenbakia zein zen esatera behartu baikenuen.

Erradikalak gara, bai. Bertsio ofizialaren gainetik, gertaerak lehen pertsonan kontatzearen aldekoak garelako. Bitartekariak saihestu eta albistearen sustraietara jotzea nahiago dugulako. Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela izaten jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu.

Axier  López  (Argia):  “Isuna  atzera  botatzeak,  polizia  grabatzea  gure  eskubidea  eta  beharrezkoa  dela  erakutsi  du”

Axier López (Argia): “Isuna atzera botatzeak, polizia grabatzea gure eskubidea eta beharrezkoa dela erakutsi du”

Axier Lopez kazetariari ‘mozal legea’ ez betetzea egotzita jarri zioten isuna kendu egin dio Espainiako Gobernuak. Martxoaren 13an epaiketa egitekoak ziren, baina ez dute egingo; Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkariak isuna kendu du. Lópezekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean.

Entzun
Antolatzaileek  positiboki  baloratu  dute  AlFREEdo  elkartasun  egunak  izandako  harrera

Antolatzaileek positiboki baloratu dute AlFREEdo elkartasun egunak izandako harrera

*aiaraldea.eus-ek ekoitzitako bideoa eta albistea

Larunbatean egin zen Amurrion AlFREEdo elkartasun eguna, Alfredo Remirez Marañoni babesa helarazteko helburuarekin. Egun osoko egitaraua egon zen, eta perfil askotako jendeak hartu zuen parte.

Bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa eskatzen diote Alfredori, twiterren terrorismoa goratzea egotzita. Datorren otsailaren 27an izango du epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean.

Tres  personas  identificadas  y  amenazadas  bajo  la  Ley  Mordaza  en  Gasteiz,  entre  ellas  un  periodista  de  Hala  Bedi

Tres personas identificadas y amenazadas bajo la Ley Mordaza en Gasteiz, entre ellas un periodista de Hala Bedi

La Ertzaintza identificó y amenazó con la Ley Mordaza a tres personas durante el transcurso de la movilización del 25 de noviembre en Gasteiz. Dos de ellas, en una performance de la manifestación; la última, un periodista de Hala Bedi que cubría la movilización.

unknownEn el final de la manifestación anual del 25 noviembre contra la violencia contra las mujeres, un grupo de feministas hizo una pequeña performance frente al Parlamento Vasco bajo el lema “Aski da! Ni una menos”. Antes del acto, dos de ellas fueron identificadas con la excusa de la “Nueva Ley de Seguridad Ciudadana”, más conocida cómo “Ley Mordaza”, obligándolas a cambiarse de acera.

La tercera persona identificada fue un periodista de esta casa, Hala Bedi Irratia. En mitad de la movilización, al igual que durante todo el recorrido, este sacó una foto a la cabecera de la pancarta dentro del seguimiento que estaba haciendo. En un momento determinado, la patrulla se paró e identificó al periodista supuestamente por haber sacado fotos a la patrulla, siendo amenazado también por la “Ley Mordaza”. Esta es la foto que sacó el periodista:

unknown-5

Dos cuestiones a destacar:

  • El periodista en ningún momento fotografió a la Ertzaintza.
  • A pesar de que no fue así, en ningún momento la “Ley Mordaza” prohibe fotografiar a policías y así lo han aclarado más de una vez los propios responsables políticos y policiales de esta ley. En todo caso, puede ser penado “el uso de estas”.

Cabe recordar al respecto que en junio del año 2016 el Parlamento Vasco se “comprometió a no aplicar la Ley Mordaza” en la Comunidad Autónoma Vasca. Meses después, queda claro que los diferentes organismos del Gobierno Vasco no están muy por la labor.

Hala  Beditik  elkartasun  ManiquiChallengea  Ahotsa.info  -rekin:  “Zuekin  gaude!  #GureAhotsa”

Hala Beditik elkartasun ManiquiChallengea Ahotsa.info -rekin: “Zuekin gaude! #GureAhotsa”

unknown-2Araban, Gasteizen eta Hala Bedi Irratian ManiquiChallengearen modara batu gara. Ahotsa.info-rekin elkartasunez, Arabako irrati libreenak elkartasun keinu hau eduki nahi izan du Nafarroan #GureAhotsa den hedabidearekin. Jasaten ari den kriminalizazioaren aurrean, prentsa askatasuna aldarrikatzen jarraituko dug: “#GureAhotsa! Zuekin Gaude!”

unknown-4Hala ere, ez gara bakarrik egon. Proiektu honetan parte hartu dute, besteak beste, LAB eta ELA sindikatuek, Ernai Gazte Antolakundeak, Gasteizko Gaztetxeak, Errekaleor Bizirik!-ek, Gasteizko Mugimendu Feministak, Gasteiz Hardcore Crew-k, MusikGerrillak, Askapenak, Haraba-k, Sortuk … eta ekimenera batu nahi izan dira norbanako ugari ere bai.


unknown-3En Araba, en Gasteiz y en Hala Bedi irratia nos hemos sumado a la moda del ManiquiChallenge. Desde la radio más libre de Araba hemos querido tener este gesto en solidaridad con Ahotsa.info, con este medio que también es nuestra voz, #GureAhotsa, en Nafarroa. Todo nuestro apoyo ante la criminalización que está sufriendo, en defensa de la libertad de expresión: “#GureAhotsa! ¡Estamos con vosotras!”.

unknown-1Aún así, no hemos estado solas. También se han unido a esta acción solidaria, entre otras, los sindicatos ELA y LAB, la organización juvenil Ernai, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, el movimiento feminista de Gasteiz, MusikGerrilla, Gasteiz Hardcore Crew, Askapena, Haraba, Sortu… y otras muchas personas que se han animado.

“Pitu”  (Ahotsa.info):  “Errelatoaren  borrokan,  mezularia  hiltzen  saiatu  dira”

“Pitu” (Ahotsa.info): “Errelatoaren borrokan, mezularia hiltzen saiatu dira”

pitu_ahotsaAltsasuko auziari lotuta, Espainiako hainbat hedabidek Ahotsa.info-ren aurka jo dute. Ez da, hala ere, hedabide alternatibo bat zentsuratu nahi duten lehenengo aldia, asko dakigulako gaiaren inguruan Euskal Herrian orokorrean eta Nafarroan bertan: Apurtu.org edo Ateak Ireki.  Hedabideko kazetaria den Miguel Angel LLamasekin, “Pitu”-rekin, hitz egin dugu HIZPIDEA magazinan.

 

Aurrekariak badituzte Nafarroan eta horrelako hedabideen kriminalizazioekin hasi eta gero itxi dituzte beste zenbait hedabide Nafarroan. Oraingoan, hala ere, instituzioen babesa ere jaso dute, besteak beste, Nafarroako Gobernutik. Herri mugimenduarekin ere asanblada bat egin zuten eta “oso eskertuta” agertu dira Ahotsa.info-tik. Hala Beditik ere, argi eta garbi, #GureAhotsa behar dugula aldarrikatzen jarraituko dugu.

 

 

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies