Joseba  Ponce  (JP  Lohian):  “Kantuak  egiterakoan  ez  dut  estilo  zehatz  bat  bilatu”

Joseba Ponce (JP Lohian): “Kantuak egiterakoan ez dut estilo zehatz bat bilatu”

Lisabö, Azkena Rock Festival 2012, Mendizabala, Vitoria-Gasteiz, 15/VI/2012. Foto por Dena Flows

Joseba Ponce musikari hondarribitarra izan da 3Kortxea irratsaioko lagunekin duela gutxi kaleratu duen bere bakarkako proiektua aurkezten, “JP Lohian & Klonen Klana”. Dut eta Kuraia taldeetan aritutakoak, besteak beste,  disko iluna ekoitzi duela eta ahotsetan ohi egin baino, abesten saiatu dela aitortu digu.

(argazkia: Dena Flows)

Entzun

Amparo Sanchez eta Bronze protagonista nagusiak 3 Kortxean

Elkarrizketa bikoitza izan dugu aste honetako saioan, alde batetik, Amparo Sanchez, Alma de Cantaora disko berria besapean duela Gasteizera hurbilduko baita bihar, larunbata, Helldorado aretoan ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. Eta bestetik Bronze gasteiztarrak, ia lau urteren ondoren, Zuhaitz Adarrak lana kaleratzear direlako eta datorren asteazkenean, abenduak 5, Helldoradon aurkeztuko dutelako.

Beraz, saioa leporaino betea izan dugu, disko berriak entzuteko eta agenda oharren berri emateko aukera izan dugun arren.

 

Entzun
Balerdi  Balerdi  eta  disko  berri  zaparrada  3  Kortxean

Balerdi Balerdi eta disko berri zaparrada 3 Kortxean

Balerdi Balerdi nafarrak izan ditugu gaurkoan 3 Kortxean, hogei urtetik gora dira musika egiten hasi zirenetik eta Euskal Herrian beraien tokia ere lortu dute dagoeneko powerpop kutsuko abestiekin. Geldialdi luze baten ondoren, hamabost urte, bueltan dira Hegoko lautadaren ertzetik diskoarekin. Zara taldeko baterijolearekin solasaldi ederra izan dugu.

Baina Durangoko azoka hurbiltzen ari da eta hainbat eta hainbat dira kaleratzen ari diren disko berriak, horietako batzuk entzuteko aukera izan dugu, esaterako, Gose, Seiurte, Willis Drummond, Solte, Bizardunak, etab.

Entzun
6 orrietatik 4 orria« Lehena...23456

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies