Amparo Sanchez eta Bronze protagonista nagusiak 3 Kortxean

Elkarrizketa bikoitza izan dugu aste honetako saioan, alde batetik, Amparo Sanchez, Alma de Cantaora disko berria besapean duela Gasteizera hurbilduko baita bihar, larunbata, Helldorado aretoan ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. Eta bestetik Bronze gasteiztarrak, ia lau urteren ondoren, Zuhaitz Adarrak lana kaleratzear direlako eta datorren asteazkenean, abenduak 5, Helldoradon aurkeztuko dutelako.

Beraz, saioa leporaino betea izan dugu, disko berriak entzuteko eta agenda oharren berri emateko aukera izan dugun arren.

 

Balerdi Balerdi eta disko berri zaparrada 3 Kortxean

Balerdi Balerdi eta disko berri zaparrada 3 Kortxean

Balerdi Balerdi nafarrak izan ditugu gaurkoan 3 Kortxean, hogei urtetik gora dira musika egiten hasi zirenetik eta Euskal Herrian beraien tokia ere lortu dute dagoeneko powerpop kutsuko abestiekin. Geldialdi luze baten ondoren, hamabost urte, bueltan dira Hegoko lautadaren ertzetik diskoarekin. Zara taldeko baterijolearekin solasaldi ederra izan dugu.

Baina Durangoko azoka hurbiltzen ari da eta hainbat eta hainbat dira kaleratzen ari diren disko berriak, horietako batzuk entzuteko aukera izan dugu, esaterako, Gose, Seiurte, Willis Drummond, Solte, Bizardunak, etab.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies