Dani Perea (Red Iron Squad): “Diskoa bi asteburutan grabatu genuen, bizkor bizkor”

Dani Perea (Red Iron Squad): “Diskoa bi asteburutan grabatu genuen, bizkor bizkor”

Red Iron Squad taldeak laster kaleratuko du estraineko EPa eta Hala Bedi Rock jaialdian entzun ahal izango ditugu bertako zenbait abesti. Aitzaki bi horiek medio, Dani Perea izan da Hiru Kortxean, taldearen nondik norakoak kontatzeko.

Bueltan da Hala Bedi Rock jaialdia

Bueltan da Hala Bedi Rock jaialdia

Maiatzaren 20an rocka izango da protagonista Gasteizko gaztetxean. Rocka bere zentzurik zabalenean ulertuta. Izan ere, enegarren urtez, Hala Bedi Rock jaialdia ospatuko da aurten ere. Bertan, 6 taldek, larunbateko arratsalde-gau partea berotuko dute hiriko alde zaharrean dagoen muinoko etxe sorginduan.

Sortu zenez geroztik, musikari lotua egon da Hala Bedi irratia eta elkarrekin egin dugu ia 35 urteko ibilbidea, Hala Bedi eta musika, musika eta Hala Bedi, eskutik helduta. Argi dago beraz Hala Bedi Rock jaialdia berezia dela Hala Bedi irratiko lagunontzat. Gauzak horrela, 2008. urtean Gasteizko gaztetxearekin batera ospatu genuen Txorionak urte gogoangarri haren baitan ospatu zen lehen Hala Bedi Rock jaialdia, non, besteak beste, Obligaciones, Bronze, the Dealers eta Erizo taldeek parte hartu zuten. Ordutik, musika estiloz izugarri anitzak diren beste zenbait talde pasatu dira gaztetxeko oholtzatik, guztiak, 45 minutu inguruko emanaldia eskainiz, tartean, Fracture, Arenna, Freetangas, VicePresidentes, Viva Bazooka, Pajaro1 Pajaro2, La Doggy Party, Piztu Punk, Bidelapurrak, Los Señora eta Roto.

Hala Bedi Rock jaialdia beraz, Gasteiz eta Arabako musika talde eta bakarlarien erakusleiho aparta da, talde beterano zein berriak ezagutzeko aukera bikaina. Gainera, kasu batzuetan, parte hartzen duten taldeen lehen kontzertua ere izan ohi da. Horrela, Hala Bedi Rocken beraien lehen kontzertua eskaini zuten Tara, Libe eta Izaki Gardenak taldeek.

Beraz, musikazale, aurten ere ezin diozu hutsik egin urteroko zitari! Talde berriak ezagutuz, rock, punk, hardcore, rock and roll eta bestelako doinuak entzuteko parada izango dugu maiatzaren 20an, larunbata, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Gasteizko gaztetxean. Bertan,  honako 6 talde arituko dira: Begitruk, D-Tox, Red Iron Squad, Karma Xutra, Exkizofrenikoz eta Ziklone, azken hauek, beraien lehen kontzertua eskainiz.

 

Usoa (Gernikako Lekuek): “Leku bakoitzak, eta horregatik Lekuek, bere programazioa antolatzen du”

Usoa (Gernikako Lekuek): “Leku bakoitzak, eta horregatik Lekuek, bere programazioa antolatzen du”

Bi astez jarraian Gernikako Lekuek jaialdia antolatzen ari dira Gernikan, musika ardatz, kontzertuak, dokumentalak, dantza ikastaroak, hitzaldiak eta bestelakoekin gozatuz. Jaialdiaren nondik norako eta egitaraua errepasatu ditugu Usoarekin.

Makulu Ken: “Euskal afrobeata egiten duen talde bakarra gara”

Makulu Ken: “Euskal afrobeata egiten duen talde bakarra gara”

Makulu Ken talde gipuzkoarrak “Kalé Kalé” izeneko diskoa kaleratu berri du. Gasteizko Gaztetxean eman behar duten kontzertua aitzaki, gurean izan ditugu gaurkoan Patxus, Eider eta Xa2. Taldearen sorrera, diskaren grabaketa prozesua eta bestelako kontuak izan ditugu hizpide.

 

STEREO: “Oso pozik geratu gara gure lehen lanaren emaitzarekin”.

STEREO: “Oso pozik geratu gara gure lehen lanaren emaitzarekin”.

Gaurkoan Stereo talde gasteiztarreko Hobeko eta Unai kideak izan ditugu. Track Studioetan grabaturiko disko berriaz aritu gara, taldea nola sortu zen eta etorkizunerako zein asmo dituzten ere aipatu digute.

Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner): “Denborak esango du, baina asmoa da abesti berriak egitea”

Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner): “Denborak esango du, baina asmoa da abesti berriak egitea”

Denbora luze batez geldirik egon ostean, bost kontzertu eskaintzeko itzuli da Sharon Stoner hirukote oñatiarra. Tarte honetan, taldekideak Zingira eta Lenao proiektuetan murgildu dira, baina udaberria bitartean, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ibiliko dira. Momentuz, Donostia, Ordizi, Oñati, Gasteiz eta Lazkao.

Ruper Ordorika: “Disko berriak soinu berria du, baina betiko bidetik aldendu gabe.”

Ruper Ordorika: “Disko berriak soinu berria du, baina betiko bidetik aldendu gabe.”

Ruper Ordorika oñatiarrak “Guria Ostatuan” izeneko disko berria kaleratu du, beste behin, New Yorken grabatua. Disko berriaz eta Jimmy Jazzeko kontzertuaz aritu gara elkarrizketa goxoan.

Sergio eta Rulo (Hiena) “Aurrez elkar ezagutu arren, lehen aldia da hasieratik erreferentzia eta presio gabe jotzen hasi garela”

Sergio eta Rulo (Hiena) “Aurrez elkar ezagutu arren, lehen aldia da hasieratik erreferentzia eta presio gabe jotzen hasi garela”

Gasteizko Hiena laukoteak “Otsoak ere ez du bere haragirik jaten” estreinako diskoa kaleratu berri du, eta lau eguneko biran murgildu da Gentemayor talde andaluziarrarekin batera. Gu, Sergio eta Rulorekin izan ginen bira horren aurretik.

azala

Joxi Ubeda (Belarmiñak) “Probatzeko nahia genuen, kalkulorik gabe atera dira horrelako kantuak”

Joxi Ubeda (Belarmiñak) “Probatzeko nahia genuen, kalkulorik gabe atera dira horrelako kantuak”

Belarmiñak taldeak urteko disko fresko eta alaienetako bat kaleratu du, Haztearen Izerdia, lau abesti eder biltzen dituen EPa (Bonberena Ekintzak). Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Iratzar edota Perlak taldeetan aritutako kideek 2016ko udaberrian grabatu zituzten kantuok Karlos Osinaga Txapen gidaritzapean eta orain berau aurkezten dabiltza.

 

 

belarminak_azala_web

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies