Archived: Suelta la olla
SUELTALAOLLA
Izenak dioen bezala “sueltalaolla” irratsaioa pentsakizun askerako deia besterik ez da…utzi zure buruari haizea hartzen eta ahalik eta hausnarketa libre eta sakonena egin
ondoren jarri harremanetan gurekin eta guk elkarrizketa egingo dizugu. Dela politikaz, dela kulturaz, dela gastronomiaz edo protoien egituraz…zure hausnarketa askatzailea
baldin bada lekua izango duzu geurean.
Horretaz gain, astelehenetik ostiralera 10:10etatik 14.00etara duela 10 urte baino gehiagotik erdaraz egiten den magazina da eta HALA BEDI irratiak berak, bere asanbladak
alegia, martxan jarri zuen. Hasieran Gasteizen bakarrik egin eta araba osorako emititzen zen baina azken urteotan gure lurraldeko mugez gaindi hedatu da bilboko TAS-TAS
irratiaren laguntzaz eta gaur egun bilboalde osoan ere entzuten da.
Arazoak arazo, aste osoan zehar elkarrizketa eta atal ezberdinen bitartez “gaurkotasuna” duten gaiak jorratzen saiatzen gara gure uhinetara askatutako “lapiko” askoren ahotsak
ekarriz.
Art
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!