Presoek Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute
ENTZUN: {audio}100602presoak.MP3{/audio}
Arantza Urkaregi, EHUko irakaslea Zebrabidean izan genuen asteazkenean. Berarekin Euskal Presoen ikasteko eskubideez hitz egin genuen. Izan ere, Espainiar gobernuak preso dauden ikasleek EHUn ikasteko zuten eskubidea bertan behera utzi zuenetik asko konplikatu zaie haiei ikasketa unibertsitarioak burutu ahal izatea. Intentzio politikoez hitz egin dugu, presoak beren inguru sozialetik aldentzeko intentzioez, baina baita EHUn eta Euskal Herri zabalean eskubide hau bermatzeko ahalegin nekaezinean diharduten milaka lagunez.
Baina Arantzak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren sarreran Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasturte osoan zehar eraman den euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko dinamikaren balantzeaz eta Hezkuntza-arduradunen esku hartzea eskatzeko prentsaurrekoaz ere hitz egin digu. Prentsaurrekoan ELA, LAB, STEE-EILAS, SalHaketa, Etxerat eta Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle, irakasle, langile eta eragile anitzek parte hartu zuten eta, bukaeran, Isabel Cela
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!