Poliziek Gasteizko Gaztetxeari eraso egin diote
“Sorgin ehiza” salatu dute gazte asanbladako kideek, herritar ugariren babesean.
Gasteizko Gaztetxeko webgunean jakinarazi dutenez, bi indar polizial hauek “jarrera oso bortitza” erabiliz, gaztetxean zeudenak kaleratu eta pertsona bakarrarekin geratu ziren barruan. Gaztea identifikatu, tabernan zeuden preso politikoen argazkiak kendu eta gaztetxea mihatzeari ekin zioten. Bitartean, kanpoaldean ere egurrean jardun zuten luzaroan, “15 zauritutik gora daude”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!