• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > onosera > Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar

O no será-Edo ez da izango: Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar

 14 martxoa, 2022  O no será-Edo ez da izango  Iruzkinak desaktibatuta daude Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar sarreran

Zaintzak erdigunean jartzen jarraitu nahi dugu, kasu honetan, arkitekturan eta gure etxebizitza proiektuetan. Horren inguruan hausnartzeko Irati Mogollón elkarrizketatu dugu.

Zaintzak erdigunera ekartzeko aldarria darabilgu azken boladan mugimendu feministan eta, ildo honetatik, iragan berri den martxoaren 8ko eskakizun nagusia zaintza sistema publiko eta komunitarioa izan da.

Zaintza pertsona ororen eskubide eta betebehar gisa ulertuta, kolektiboa izan behar duela sinetsita gaude. Heteropatriarkatuak eta kapitalismoak, ordea, kontu pertsonal edo indibiduala bailitz, produktibotzat jotzen ez dituen heinean, zaintza lanak familien esku geratzeko mekanismoak garatu ditu, eta zehatzago joanda, sexu-genero sistemaren araberako lanaren banaketa dela medio, emakumeongan jausi da eginkizun horien ardura.

Zaintza duin baterako eskubidea pribilegio bihurtzen ari den honetan, sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa aldarrikatzeaz gainera, ezinbestekoa iruditzen zaigu bestelako ereduak ere lantzea. Izan ere, familia eredu tradizionaletik harago antolatutako jendartea dugu amets edo helburu, eta dagoeneko errealitate eta bizi eredu anitzak ditugunez, gaur egun zaintzaren beharrei erantzuteko nagusi den ereduak ez digu balio.

Esan bezala, zaintzak kolektibizatzeko estrategiak jorratu eta horretarako bideak aztertu beharrean gaudela uste dugunez, gaurko irratsaioan horren zabala den gaiaren erpinetako bati heldu nahi diogu: zaintza beharrak komunitatean asetzeko formula posibleez arituko gara, besteak beste, etxebizitza komunitarioen eredua, zahartzaroaren ongizatea ortzimugan dugula.

Horretarako, gonbidatu berezi bat izan dugu gaurkoan gurean: Irati Mogollón García. Soziologian doktorea da, “Ikasketa feministak eta generokoak” masterra egina du eta bere tesia “Estrategias colectivas de sostenibilidad de la vida en tiempos de crisis” izenburupean aurkeztu zuen. Ekonomia feminista, bizitzaren jasangarritasuna, zahar-ahalduntze feminista eta hirigintza feminista ditu ardatz nagusi. Gainera, 2019an argitaratu zen “Arquitecturas del cuidado: hacia un envejecimiento activista” liburuaren egileetako bat da.

Saioa girotzeko Gata Cattanaren “Mami, que voy pa’la mani” eta “Atlanta” abestiak izan ditugu eta baita aurtengo martxoaren 8rako egindako “Feministok sua” ere.

  • O no será-Edo ez da izango: Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar
    ??:??:??
    12  0 3

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
  • edo ez da izango
  • etxebizitza kolaboratiboa
  • feminismoak
  • hala bedi bat
  • irati mogollon
  • o no sera
  • zahartzaroa
  • zaintzaren arkitekturak
Edit
← Edgar Morin – Programa 1/3
1×06 | Postmodernoak eta rojipardoak →

O no será-Edo ez da izango

Suscribe to O no será-Edo ez da izango's Podcasts

https://halabedi.eus/author/onosera/

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT