Erraietatik: “Iraultza kultural batek zeharkatzen duen iraultza politikoa erakutsi nahi izan dut”
Denboraldiko lehen saioan bezala, gonbidatu berezia izan dugu gurean: Fermin Muguruza piztitzarra. Aurkezpenik behar ez duen ume basati honek «Black is Beltza» animazio filma aurkezten ari da azken asteotan Euskal Herrian zehar.

Black is Beltza, 2018
60. hamarkada ziragarria oinarri izanik, Manex Unanue euskalduna protagonista duen thriller-politiko ausarta eraiki du Muguruzak. Bertan Pantera Beltzak, Kubako Iraultza, Warholen faktoria, Arjelia askea edota 60eko musikarik askatzaileena harikaltzen dira. Fermin Muguruzarekin solastu gara garai interesgarri hauen inguruan.
Trailer | Black is Beltza
-
Erraietatik: "Iraultza kultural batek zeharkatzen duen iraultza politikoa erakutsi nahi izan dut"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
iruzkin 1 ““Iraultza kultural batek zeharkatzen duen iraultza politikoa erakutsi nahi izan dut””-n
Ba zer nahi duzue esatea… Baina azken erantzun horren ostean, berretsi egiten naiz: webgune honetan pelikulari egindako kritika guztiz zentzuzkoa da.