Alai bedi: 154. Alai Bedi: Naroa, Nahia, Irene, Asier eta Ekaitz. ELKARRIZKETA: Irantzu Lekue artistari
Kaixo lagunok!!
Gaurkoan hiru esatari berri izan ditugu, lehen aldiz Urkide ikastetxetik gainera, ongi etorri Irene, Nahia eta Naroa!
Eta beste bi esatari beterano ere izan ditugu, Asier eta Ekaitz, beti bezala etxetik gauzak ekarri dituzte prestatuta, artistak zarete!!
Eta artista, baita ere… gure gaurko elkarrizketatua! Irantzu Lekue gure irratsaiora etortzea lortu dugu! Entzun, entzun, ze galdera eta erantzun onak izan diren irratsaioan zehar!
-
Alai bedi: 154. Alai Bedi: Naroa, Nahia, Irene, Asier eta Ekaitz. ELKARRIZKETA: Irantzu Lekue artistari??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!