Manifestazioa eta jardunaldiak egingo dituzte, tren publiko eta sozialaren alde
Trenaren azpiegiturak hobetu daitezen eskatzen dute, Abiadura Handiko Trenak soilik erabili ahalko dituen trenbide eta azpiegitura berriak eraiki beharrean. Manifestazioa deitu dute tren sozialaren aldeko plataformen apirilaren 20rako, eta otsailean jardunaldiak ere egingo dituzte.
Read MoreBERTSO SAIOA: Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Eukene De los Aires eta Felipe Zelaieta. “AERRIMATU: ARABAKO BERTSOLARIAK HERRIZ HERRI”. ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA (ZALDUONDO)
Read More«Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»
UHINTIFADA 460. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten.
Read MoreLa hora boba
Duela aste batzuk, lagun batekin hitz egiten, kontatzen zidan euren gazte garaietan bazela jai herrikoietan “la hora boba” edo “la hora tonta” deitzen zuten tarte bat. Jaia amaitzear zela, eta gau osoan zehar euskal musika, eta bereziki, euskal rock erradikalarekin gozatzen ibili eta gero, tarte batez modan zeuden erdareetako abestien soinuaz dantza eta kanta egiten […]
Read MoreAmaia Elorza: «CAF oso konpainia garrantzitsua da hemen, Beasainen, baina galdetu beharko genuke zertarako baliatu nahi duen CAfek botere hori, azpiegiturak eraikitzeko edo Palestinako kolonizazioa sustatzeko»
UHINTIFADA 459. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Kontu honetaz hitz egiteko Amaia Elorza abokatu beasaindarra gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Elorza sei urte luzez aritu da Palestinan bizitzen eta lanean, hain zuzen ere, Bethlehem eskualdeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan. Orain, berriz, Beasainen bizi da, txanponaren ifrentzuan, kolonizazioaren azpiegiturak eraikitzen ari den konpainia hain errotuta dagoen eskualdean.
Read MoreIAT
Kurtsoa amaitzen ari da eta gero eta zailagoa egiten zait iritzi tarte honetarako gaiak topatzea, eta horietan ez errepikatzea, izan baititut fetitxezko arlo batzuk behin eta berriz errepikatzen ditudanak uhinetan eta uhinetatik kanpo. Gaurkoa ere ez da berria nire arloen artean baina atzo amaren kotxeari IATa, gaztelaniazko ITV ditxosoa, pasatu behar izan nion. Esperientzia beldurgarria […]
Read MoreBIGARREN KANPORAKETA. Arabako 14-18 urteko gazteen Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2023. ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA (KANPEZU)
Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba, June Astegieta, Oier Biain, Eukene De los Aires eta Urko Lafuente
Read MoreEtxera
Duela urte batzuk, Laudioko Gazte Danbadan, hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izan nuen. Bertan hizlari gisa parte hartutakoek, espetxe ezberdinetan preso egondako emakume militante batzuk, euren esperientziak azaldu zizkiguten. Espetxea pertsonaren aurkako mekanismoa da, ez da soilik jendea espetxeratzeko tresna, presoa suntsitzeko bitartekoa ere bada. Orduan, hitza hartu zuten kideek, azaldu ziguten emakumeentzat espetxea are […]
Read MoreNahikoa da
Ez da ezer berria. Euskaldunok mendeetako zapalkuntza bat jaso dugu. Zapalkuntza nazional historiko bat. Gure herriaren asimilaziorako estrategia historikoa. Bi estatu zentralista eta erreakzionarioen menpe bizi gara, zatituak, kolpatuak, irainduak. Euskararen aurkako jazarpena ere ez da ezer berria, liburuetatik desagertua, eskoletan debekatua, kalean ilegala, baserritar ezjakinen hizkuntza, kosmopolitismoaren aurka, atzean gelditua. Euskaraz ezin da zientzia […]
Read MoreDena merke-merke
Urtarrila bertan dugu jada, 2023ko urtarrila eta dagoeneko amaitu dira ospakizun egun pisutsuak. Bazkariak, afariak, parrandak, poteo amaigabeak… Urtea ondo hasteko asmo onak jartzen dizkiogu gure buruari. Tartean Gabonetan (ere) hartu ditugun kilotxo horiek galtzea, erretzeari uztea, gimnasiora apuntatzea… Kontsumismoak gure bizitzak betetzen ditu Gabonetan eta urtarrileko hasiera hau ere ez da gutxiagorako. Merkealdiak datozkigu […]
Read More