“There is not alternative” -Oier Azkaraga-
“There is not alternative”, halan zioen Margaret Thatcher anderea, “Ez dago alternatibarik” zioten eta diote, “neoliberalismoa da bide bakarra” aldarrikatuz hezi gaituzte, “ez dago alternatibarik”, “Komunismoak porrot egin zuen”, aipatzen digute behin eta berriz. Kapitalismoa gizakiontzako eremu naturala dela entzun izan dugu behin baino gehiagotan, lehia eta elkar borroka direla gizakiok naturalki egiten dugun zerbait, […]
Read More“Ez dezagun hutsik egin” -Oier Azkarraga-
Maiatzaren 6an Gorbeialdeako Zuia, Zigoitia eta Aiaraldeako herrietan burutuko dira Herri Kontsultak Gure Esku Dago taldeak antolatuta. Ez da lehenengo aldia Araban horrelako kontsultak antolatzen direna, Gorbeialdeako hainbat herritan egin izan dira aurrez, bereziki nabarmentzekoa delarik Aramaion egindakoa erroldaren erdiak baino gehiagok independentziari bai esan ziolarik. Lehenengo kontsultak ez badira ere, garrantzi bereziko data izango […]
Read More“Hil da” -Oier Azkarraga-
Stephen Hawking hil da, eta nik gauza bat aitortuko dizuet, ez dut inoiz nire bizitzan bere inguruan ezer irakurri. Ez dakit zeintzuk diren bere liburuak, ezta bere teoria ezagunenak menperatu ere. Ez naz zientzia zalea, eta beraz, lau topiko baino ez dakizkit beraren inguruan. Jakin badakit, zulo beltzen inguruan jarduten zela, ELA diagnostikatua zuela, eta […]
Read More“Urtebete” -Oier Azkarraga-
Jarri gaitezen hausnartzen, zer egin dugu azken urte osoan? Zer egin dugu azken 12 hilabeteetan? Azken 48 asteetan? Azken 365 egunetan? Azken 8760 orduetan? Azken 525.600 minutuetan? Azken 31.536.000 segundoetan? Urte bat azkar pasatzen da diogu askotan, oso motel beste batzuetan, baina konturatzeko kanpai-hotzek berriro ere urte bat pasatu dela oroitarazten digute, mahatsak jan, kopatxoa […]
Read More“Haizeak Olentzerori” -Oier Azkarraga-
Kaixo, Olentzero maitea: Berriro ere gabonak iristear daude, eta urtero bezala, zuri idazteko garaia heldu zaigu. Badakizu beti bezala ondo portatu naizela, etxerako lanak egin ditut, beste umeekin nire gauzak konpartitu ditut, goiz oheratu naiz eta ez dut aita gehiegi haserretu. Azkenaldian aita pozik dago, baina ez dut ulertzen zergatik. Amonarekin gauza arraroetaz hitz egiten […]
Read More“Nik ere egin izan dut” -Oier Azkarraga-
Azaroaren 25erako astebete falta da, egun horretan dago finkatuta emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna. Data hau hurbiltzen ari delarik, egunero entzun dezakegu emakume bat, neskatila bat, umetxoren bat… bortizki hil egin dutela. Bortxaketa bat hemen, eta han, irain bat, baita bortxatzaileren batenbaten absoluzioren bat ere: nik sinisten dizut. Egun hauetan ere “La Manada” delakoaren aurkako epaiketa […]
Read More“Kanta zaharrak dioen bezala…” -Oier Azkarraga-
Nire txikitako garaietatik zerbait ondo gogoratzen badut, hori abestiak dira. Etxe abeslari batetan sortu nintzen nik, bazkarietan abesten duen horietako batetan, kantutegiak nonhai topatu daitezkeen etxe batetan. Gurasoak erdaldunak izanik ere, memoriaz zekizkiten abesti zahar horiek, euren gazte garaikoak, eta oso ongi jakin gabe zer zioten, abesten zituzten. Borrokarako abestiak ziren, herria goratzen zuten, baita […]
Read More“Fetitxeak” -Oier Azkarraga-
Gaurkoan fetitxeen inguruan hitz egiteko asmoa dut Araba Hizpide honetan, fetitxeak gurean ere oso ohikoak direlako, eta guk Herri Mugimenduan jarduten garen horiek, hitz fetitxeak ditugulako, asko gainera. Hasi gaitezen lehenengo hitz fetitxeagatik: Herria. Herria da gurean hitz gakoa, herri esan gabe ez dago gurean egiten dugun hori definitzerik, dena da herri. Herri bazkaria, herri […]
Read More