Oihane Perea eta Josu Ormaetxea BERTSOLARIAK INPUTATUTA
Duela pare bat aste Oihane eta Josuri Audientzia Nazionaletik jakinarazpen bat iritsi zitzaien: urtarrilaren 14an 11:00etarako joan beharko dute Madrilera, deklaratzera. Uztailaren 25eko gertaerengatik terrorismoa goraipatzea egozten diete, bertsolari bezala jarduteagatik eta beraien iritzia plazaratze hutsagatik. Aurrekari arriskutsu hau salatzeko prentsa-aurrekoa deitu da datorren urtarrilaren 13an, osteguna, 11:00etan, Gasteizko Amaia Zentroan., baita bertaratzeko deia egin ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!