New year, new bertxoko
Lasai, ez dugu gehiegi aldatu formatoa… ez gara hain “new”: ohiko atalekin segitzen dugu, ohiko umore inteligentearekin eta ohiko bertso-analisi serio eta ordu luzetan hausnarturikoekin. Baina bi astetako opor zoragarrien ondoren, bizi garela esan nahi genizuen… “non daude bertxokokoaaaaaaak” entzuten genuen zuen ahotik, desesperatuki. Lasai bihotzak, hemen gatoz. Urtea urtarrilaren 1ean hasi zen, baina bertso-urtearen hasiera bi akontezimentuk markatzen dutela esango genuke (Madril aldeko batzuek inoiz ez hastea nahi ez luketen arren):
Ba hoixe: Bertxokon bi saioen errepaso ezin berdinduzkoa aste honetan (saioa osorik entzun nahi izanez gero, klik hemen!). Datorren asteazkenean, 20:00etatik 21:00etara, berriz izango gaituzue zain. Bitartean, izan uros eta kaluros!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!