Archived: Judizmendiko gazteek gaztetxea lortu dute!!
Judimendi Etorbideko 44. zenbakia -hutsa zegoen etxebizitza-, Judimendi
auzoan, okupatu dugu. 10.45etan lehen zipaioak hurbildu badira ere, lau
gazte identifikatuz, desalojorako ordenik gabe zeudela eta jabearen
erabakiaren zai geratuko zirela esan digute. Aldi berean, jabe horrekin
daukagun kontaktuak, nahiko jarrera positiboaz, momentuz desalojorik
egongo ez dela bermatu digu.
lokala lortzea ezinbestekoa bihurtu da, ez soilik instituzioen berezko
ukapenarengatik baizik eta azken razzia polizialen ondoriozko gune
askeen itxierak direla-eta areagotu den egoerarengatik (Zaramazulo eta
Gasteiz Izan, euren ateak beti ireki zizkigutenen kasuak ditugu
hurbilen).
Hortaz, Judimendiko gazteok, gaur bertan lortu dugun gaztetxearen
ateak irekiko dizkiogu gu bezala bestelako gizarte eredu baten
eraikuntzan buru belarri dabiltzan pertsona eta talde orori, baita
autogestioaren bitartez antolatu eta aisialdi eta kultura askeaz, auzoa
eta gazteria berpiztu nahi duen orori ere.
Okupatu dugun etxearen egoera, benetan negargarria da, beraz, bi gauza aldarrikatzeko beharrean gaude:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!