Otsailak 11tik Martxoak 8ra
Iritzi tarte hau bi data oso esanguratsuren artean egitea dagokit: Otsailak 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna da eta Martxoak 8a ezagunagoa den Emakumeen Nazioarteko eguna (lehen emakume langileen nazioarteko eguna deitua, baina emakume guztiok langile izaki, emakumeon eguna bihurtu zena).
Biak ala biak aldarrikapenerako egunak dira eta funtsean bide beretik: emakumeon eskubideak aldarrikatzekoak.
Horren harira, gai biak lotzen diren liburu bati buruz hitz egin nahi dizuet, Patricia González Gutiérrez ikerlari eta historian doktorearen lana den ¿Existieron las romanas? liburuari buruz, alegia. Liburu hori ezinbestekoa deritzot historia ikasi nahi duenarentzat; historia zientzia moduan egin, idatzi eta sortu nahi duenarentzat; emakumeei buruzko gaiak interesatzen zaizkienentzat, zentzu zabalean; eta, orokorrean, saiakera on bat irakurri nahi duenarentzat.
Funtsean Erromatar Garaiko emakumeen historia nola ezagutu azaltzen eta aztertzen du, baina areago ere erakusten digu.
Emakumeei buruzko historia nola sortu zen azaltzen du (izan zuen bilakaera, hainbat egile aztertuz, haien aportazioak eta, nola ez, izandako zailtasunak historialari eta zientzialari seriotzat har zitzaten).
Bestalde, (Antzinaroko) emakumeak nola aztertzen diren ere baloratzen du: ezagunak bakarrik aztertzen dira askotan (Safo bezalako idazleak edo Hipatia bezalako garaiko zientzialariak, esate baterako, edo gizarteko goi mailakoak zirelako Popea enperatriza), salbuespen gisa ikusiak edo haien izaera demonizatu eta tribializatutakoak. Baita, nola ezkutatu ziren beste batzuk (Trota medikua bezala), inoiz existitu ez balira bezala. Baita emakumeak, orokorrean, gizartearen erdia izan ez balira (eta izango ez bagina) bezala.
Horretarako, iturri idatziak eta arkeologiaren aportazioa (boteretsuen dokumentuen artean ezkutatuta daudenean emakumeak) eta nola aztertu behar diren datuok (eta datu horiek historian zehar nola aztertu diren ere azaltzen du laburki).
Azkenik, besteak beste, liburu labur eta mamitsu honek dibulgazio onaren beharraz eta guztiongana iritsiko denaz hitz egiten du (horretan ari diren hainbat pertsona goratuz).
Hori horrela, bere lanean ageri den esaldi esanguratsu batekin bukatu nahi dut:
“Oinarrizkoa da akademiatik, difusiotik eta erakundeetatik egiten den (Arkeologia) gaiaren zabaltze lana, belaunaldi berriei erreferente femeninoak helarazteko”.
Ea norbait animatzen den liburua osorik euskaratzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
