NIK EZ, NIK EZ
Konfuziok bildu zituen ikasleak, eta kontatu: Bazen behin enperadore boteretsu bat, imperio zabal baten begiralea. “Ez zaizkit gustatzen txerriak, zikinak dira eta inperioa usan txarrez kutsatzen dute. Desagerrarazi guztiak”. Eta halaxe egin zuten inperioko lurraldeetako agintariek. “Ez zaizkit gustatzen zaldiak, oso ederrak dira, nire edertasun ezin ederragoa arriskuan jartzen dute. Desagerrarazi guztiak”. Eta halaxe egin zuten agintariek. “Ez zaizkit gustatzen elefanteak, indartsuak dira, kapaz dira nire indarrari irabazteko. Desagerrarazi guztiak”. Eta halaxe egin zuten agintariek. Eta horrela, ez zaizkit gustatzen ez zaizkit gustatzen, inperioko animalia guztiak desagerrarazi zituen.
“Ez zaizkit gustatzen loto loreak, sinbologia handia dute. Desagerrarazi”. Hurrengoan, “ez zaizkit gustatzen morerak, zetaren lilura gordetzen dute. Desagerrarazi.”. Handik gutxira, “ez zaizkit gustatzen larrosak eta krabelinak, ortzadarraren kolore guztiak hartzen dituzte eta nik ezin dut. Desagerrarazi”. Eta horrela, ez zaizkit gustatzen ez zaizkit gustatzen, inperioko lore guztiak deagerrarazi zituen.
“Ez zait gustatzen kardamoa, ez zait gustatzen izpilikua, ez zait gustatzen ezkaia, ez zait gustatzen oreganoa… Desagerrarazi denak”- Eta horrela, inperioko espezia guztiak desagerrarazi zituen.
Pertsonen txanda ere ailegatu zen: “ez zaizkit gustatzen baserritarrak, alperrak dira eta ez dute egiten nahiko lan eskatzen dizkiedan zergak ordaintzeko lain. Desagerrarazi. “ez zaizkit gustatzen emakumeak, misteriotsuak dira nire palazioa endreduz betetzen dute. Desagerrarazi”. “ez zaizkit gustatzen generalak, beti konplotak armiarmatzen. Desagerrarazi”. “ez zaizkit gustatzen eskaleak, beti eskean eskeko miserableak, Desagerrarazi. Eta horrela, ez zaizkit gustatzen ez zaizkit gustatzen, inperioko persona guztiak desagerrarazi zituen.
Enperadorea ez zen persona. Jainko bat zen, eta konturatu zen, inperioa hutsik zegoela, ez zegoela ez ezer ez inor, horrenbeste ez zaizkit gustatzen ez zaizkit gustatzen. “Ba, ez daukadanez ez zaizkit gustatzen gehiago… Nire burua ez zait gustatzen” erabaki zuen. Eta desagerrarazi zuen, jainkoek duten botere alkimikoa erabilita.
Ikasleei galdetu zien Konfuziok: “nork nahi du enperadore izan?”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
