Nik bai, nik bai
Konfuziok ikasleak Bildu, eta esan: “Inork ez zuen nahi enperadore izan, ez zegoen prest zegoen inor. Erresuma ez zen. Ez zegoen ezer. Ezer hori ere hutsa zen. Ezer antzua, yekoratua, gorri koloreko legor gorrigabetua.
Lurpea desagerraraztea ahaztu zitzaion, baina, enperadoreari, eta ezari-ezarian, erresumako sabel barruari esperanza itsasi zitzaion, bai eta modu oparo eta emankorrean itsatsi ere. Laster zen ageriko nonahi indar berria, eta erraz zabaldu zen, belar gaiztoa legez, han eta hemen, ipar eta hego.
Erresumaz jabetu zen indar berriaren itzala. Nork edo zerk egingo zion aurre, ba, ez bazegoen ez lorazainik, ez lorabegiralerik, ez loramaitalerik, ez loralagunik?
Gora eta goraka egiten zuten gora indar berriaren landare, zuhaitz eta belar gaiztoek. Pozoina zuten arima. Jaun eta jabe erresuman, “erresuma bakarra”, “erresuma handia”, “erresuma askea”, “viva erresuma”, “gora erresuma”, xuxurlatzen zuen haien artean mugitzen zen haizeak. Eta ekiloreak balira bezala, eguzkiari zuzendu aurpegia, eta landare, zuhaitz eta belar gaiztoek sortu nahi zuten eguzkiari begira kantatzen zuten.
Egun batean urdin kolorez jaio zen egun berria. Erresuma konkistatua, indar berria harro, “erresuma berrian gure eguzkia ez da inoiz lotara joango”.
Nork nahi du lorezain izan?, galdetu zuen Konfuziok.
“Nik ba, nik bai”, ausartu zen ikasle bat. Ondo, Zupiria, esan zion Konfuziok.
Nahikoa ez da inoiz nahikoa. Faszismoaren ikasgaia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
