“Hitzak higatzen dira” -Antton Herran-
1981ean Julio Cortázar igarle gisa mozorrotu eta honakoa plazaratu zuen Madrilen emandako konferentzia batean:
“Las hermosas palabras de nuestra lucha ideológica y política no se enferman y se fatigan por sí mismas, sino por el mal uso que les dan nuestros enemigos y que en muchas circunstancias les damos nosotros. Hay palabras que, a fuerza de ser repetidas, y muchas veces mal empleadas, terminan por agotarse, por perder poco a poco su vitalidad. Puede llegar el día en que el uso reiterado de las mismas palabras por unos y por otros no deje ver ya la diferencia esencial de sentido que hay en términos tales como individuo, como justicia social, como derechos humanos, según que sean dichos por nosotros o por cualquier demagogo del imperialismo o del fascismo.”
Inoiz baino balio handiagoa dute hitz hauek gaur egun bizi garen mozorro birtualen garaiotan, paradoxa ulertezinen/erraldoien hirian, demagogiaren eremuan.
Hitzak, kontrainsurgentzia modernizatuaren ardatz bihurtu dira, paramilitarizazio dialektikoa boterearen enegarren mutazioa izanik, beti adi, beti prest, beti ezkutuan, beti berrizten.
Kirola da aste honetan berretsitako eta urtebetez luzatuko den azken kolpearen gotorleku. Vitoria-Gasteiz izango da 2019ko Saskibaloi-hiriburu, kirolaren anfitrioi eta Europako kultura aniztasunen hartzaile, Zurbanoko zelaian jokatuko den FINAL FOUR jardunaldietan.
Hemendik aurrera, erakunde publikoek eta ekitaldi pribatu honen antolatzaileek, beren benetako helburu den diru-botere-ANITZtasun elitista , ANIZtasun hitzaz ordezkatuko dute, Gasteizek ikur duen orlegi koloreko pintzeladaz erabat apainduz.
Honela, instituzioen ordezkari diren trajez jantzitako gizonezkoek, bisitari dirudunentzako harrera funtzioen arduradun izango dira , beren botere guneen hedapenaren helburua hiriaren garapen integratzailearekin kamuflatuz, egunkari eta telebistek irribarretsu eta itxura apalaz azaleratzen dituzten bitartean.
Eusko Jaurlaritzak bere iragarkietan Auzolana hitza bereganatzen hasi den bezala, urtetan zehar herri mugimenduak jorratu dituen aniztasun eta harrera terminoak bereganatzen hasiko dira Araba-Gasteizko erakundeak, gizarteari termino horien esanahia zeharrargi helaraziz, poliki poliki opakotasunerantz bideratuz eta azkenik beren onurarako norantza aldatuz.
Oso argi eduki behar dugu, gure Gasteizko benetako aniztasuna Okupaziotik, Autogestiotik, Feminismotik, Etorkinetatik, Gizartetxeetatik, Parkeetatik, Langabeziaren ilaratik, Aniztasun Funtzionala duten pertsonetatik, Nerabeetatik, Umeetatik, Adinduetatik, Langileriatik, Ikusezinetatik, Euskaltzaleetatik, Kooperaziotik, Etxegabekoetatik… eta beste herri eragile askotatik eraikitzen jardun dela luzaroan. Baita horien barnean naiz egunerokoaren espazio oron, emakumeak direla beste lan askotaz gainera harrera lanak modu horizontalean, positiboan, eraginkorrean, zentzudunean, apalean, samurrean ,argian, erabakitzailean, ezinbestekoan…aurrera eramaten dituztenak ere. Termino iraultzaileetan hitz eginda, gaur egungo abangoardia dira emakumeak.
Beraz altxa gaitezen kolokan dauden termino horien definizioak behetik indartzera eta etorkizunean erasotuak izango diren (autogestio, okupazio, feminismo…) hitzak jorratzera, inork higatu, lapurtu ez ditzan, betiere gure partetik daukagun ardura aintzat hartuz eta beharrezkoa bada norantza positibo batean eraldatuz.
Esparru guztietan horren erabilia den esperantza hitza bururatu zait bukatzeko, bat-batean Silviok abestutako
“esperanza señores esperanza”,
“esperanza señoras esperanza”
bihurtu genezakegula pentsatu dut baita denok hainbestetan abestu dugun Gariren “esperantzara kondenatua“tik
“esperantza feministara kondenatua“ra
igaro gintezkeela ere, etorriko diren beharrezko garaipenentzako euskarri sendo horizontalak imaginatzearren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!