Hezkuntza bandak
Ekainaren 2an Oreretan ospatu zen (EAEko) euskal eskola publikoaren aldeko festan, gaur egungo publiko-itunpeko sistema duala gainditu eta murgiltze eredu bakar baten aldeko aldarria egin zuten. Hala nahi izatera, aspaldiko oinarri sendoena genuke, baina ez dut uste helduko denik. Bakoitzak gure bandakoekin jarraituko dugu.
Iraganaldian, edozein euskaltzalek onartzeko moduko bi gako dauzkagu:
• Elbira Zipitriak frankismo aurretik eta ondotik bultzatu zituen ikastolak, klandestinitatean euskarazko hezkuntza baten alde egin zuten andereño-irakasle eta gurasoen ekimen herrikoia.
• Gure auzokoa bezalako euskal eskola publikoak, A ereduan ikasten ari ziren larru beltzeko 50 ume haiei –eta auzoko guztiei– euskarazko hezkuntza bat ematearen alde egin zuten guraso eta irakasleen ekimen herrikoia.
Orainaldian, berriz, teorian, gako gehienak alde daude: itunpeko ikastolak bokazio publikoz jaio ziren. Hezkuntza Publikoan –Arabako datuak, adibide gisa– D eredua %75 da; eta B ea A ereduak hondarrekoak, %20,5 eta % 4,9 (maiz, hara “bideratu” dituzten umeekin osaturik). Hezkuntzan STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuak nagusi dira, Eusko Legebiltzarraren ustezko aldeko osaketa (?).
Beraz, Katalunian 80eko hamarkadan egin zuten katalan murgiltze ereduaren antzeko bat egin genezake (?).
Geroaldian, ordea, zantzu guztien arabera, bakoitzak berean jarriko du lehentasuna; eta gauzak horrela, guraso belaunaldi bakoitzak eskola aukeratuko du hainbat faktoreren arabera: etxe azpian duena edo pixka bat haragokoa zeinek erakartzen duen gehien, zeinek dituen instalazio hobeak, zeinek egiten duen euskararen alde gehiago, zenbateko kuota ordaindu behar den, ingeles maila eta abar.
Bueno, hori aukeratu ahal dutenek, noski. Beste familia guztiak pilatuko ditugu eskola jakin batzuetan, non irakasleria ez den egonkorra, non “hezkuntza proiektua” bezalako hitz konbinaketa iraina den, non ikasleriak txikitatik natural-natural ikasten duen zein den bere tokia gure gizartean.
Hala ere, lasai, murgiltze eredu baten alde leudekeen sindikatuek, alderdi politikoek, ikastolek eta abarrek, denek, egin dituzte –eta egiten ari dira, eta egiten jarraitzeko borondatea dute– beren gogoetak eta iradokizunak. Bati eta besteari atxikitzeko gonbidapena heltzen da, zein baino zein mamitsuago, argumentatuago, atseginago…
Hor gotortuko da bakoitza bestearen eraso dialektikoaren zain.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

1 thought on “Hezkuntza bandak”
Ze ondo saltzen duzue eskola publikoa!!