“Gaur pentsamendu bat agertu da nire balkoiko mazeta batean”
Gaur pentsamendu bat agertu da nire balkoiko mazeta batean. Nik sekula ez dut pentsamendu bat landatu, beraz, hazi hegalari bat izan dela imajinatu dut. Gaur, pentsamendua agertu eta ez dut ezer esan nahi. Ezer egin nahi, ezer pentsatu nahi.
Andrei Rubliev margolariak bihotzaren omenean isilik egotea erabaki zuen, Elisabeth bere maskaraz gainezka dagoelarik, mutu geratzen da Ingman Bergman-en “Persona” filmean. Persona, latinez, maskara esan nahi du. Tadeusz Kantor “El teatro de la muerte” liburuan dio: <<Hizkuntza maskara batean transformatu bada, maskara hori kendu behar dugu. Artea bizitzaren manifestazio bat da. Bizitza lasterketa bat da eta atzetik datorren guztiak, nahiz eta mito bihurtu, lasterketa izorratzen du. Soilik bizitza laguntzen duena, bat-bateko unearen lasterketa, soilik hori, ederra da.>>
Tabula rasa idatzi gabeko oholtxoa da eta zentzumenetatik jasotako esperientzien aurretik gizakiaren gogamena hutsik edo garbi izatearen egoera da, esperientziak gogamena guztiz moldatu egiten duela dioen teoriaren arabera. Ukaezina da iraganak guregan daukan pisua, zeluletan historiaren uneak idatziak baititugu. Hori gara, eta askoz gehiago. Askotan ikusi izan dut kontrara joaten garenean zein erraza den jadanik ezagutzen ditugun jokamoldeak erreproduzitzea. Horrela da, jada ez gaude tabula rasa horretan. ¿Posible al da ezagutzen ez duguna egitea? Ederra misterioa.
Stefan Sweig, “El misterio de la creación” liburuan dio: <<benetako sorkuntza, artista gradu bateraino bere burutik kanpo dagoenean gertatzen da, estasi egoera batean. estasi hitza grekotik dator eta norberaren burutik kanpo egotea esan nahi du.>>
Bat-batean Tabula rasa eta estasia konektatu zaizkit.
Tabula rasa horretara itzultzea zaila litzateke, haur baten birjinitatea, ez soilik fisikoa, oso urrun dago guregan. Historiaren, familiaren, lagunen, memoriak gure gogamena osatzen dute, izaera, identitatea ematen digute. Baina gutxi dakigu gure benetako izaerari buruz. Maskarak besterik ez dira.
Maskararik gabeko arte bat imajinatzen dut, tabula rasa baten antzera, idatzi gabe, txuria, hutsik, gorputza eragiten duen gogamen huts batek sortutakoa. Bizitzaren ipuina bizitza bera izan behar du eta artea, haren manifestazioa delarik, une oro transformatu behar da. Estasiaren bidez, uste dugun guzti hori desagertuko litzateke, ¿gure burutik kanpo egon, gure barnera ailegatzeko, agian? ¿Husteko? Nire mazetako pentsamenduari begira geratu naiz gaur. Kanpoan eguzkia. Hitzez bete dut dokumentua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!