Estropezuaren Proportzioa
Vitrubio jaio zaigu berriro, oraingo hau hura bezain platonikoa ez bada
ere. Orduko hark bezala, proportzioa du buruhauste oraingo honek ere;
garai hartako hari proportzioak plazer estetikoa sortzen zion, eta egungo
honi, berriz, plazer politikoa.
Gorputzaren perfekzioa zen haren kanona, eta garai hartako arkitektura
ederresten zuen proportzio horrek: multzo arkitektonikoak
proportzionatua behar zuen, harmoniatsua izango bazen, printzipearen
ahalmen erabatekoa –Jaungoikoaren estetika espiritualaren parekoa-
erakutsiko bazuen.
Gorputz polizialaren perfekzioa da Vitrubio jaioberriaren neurria, eta garai
honetako arkitektura politikoa ederresten du honen proportzioak.
Gizartea du multzo arkitektonikoa, eta gizarteak propotzionatua behar du
izan, harmoniatsua izango bada, kortijoko señoritoaren ahalmen
erabatekoa –Jaungoiko eta Lege Zaharraren estetika espiritualaren
parekoa- erakutsiko badu.
Vitrubio hark antzo Vitrubio honek ere ordena du helburu.
Errenazentistak, espazioaren beraren ordena; zupirianistak, espazioan bizi
diren pertsonen ordena, gizon eta emakume ordenatuek bizi duten
espazioaren ordena.
Homo Ecceren gorputzak legez garai hartan, egunotan gorputz polizialak
jartzen du proportzioa, ezartzen du proportzioa, Vitrubio modernoaren
arabera. Porra batek, FOAM batek… indarraren erabilerak. Indarraren
erabilera proportzionatua, estetika berriaren adierazle: “Proportzionatua
bada, indarra ona da”, diote zupirianoek; “Gehiegizkoa bada, indarkeria
da, eta indarkeria neurria ez da gure proportzioko. Gure estetika ez da
biolentoa, proportzionatua da”.
Zupirianoek estropezu egiten dute, modu proportzionatuan, biktimen
gorputz desordenatuekin; zupirianoek tiro egiten diote, modu
proportzionatuan, aurrean duten gazte espazio desordenatzaileari eta
barrabila lehertzen diote modu proportzionatuan; zupirianoek euren
furgonan gonbidapenik gabe sartu den gazte antiordena modu
proportzionatuan artatuko dute…
Zupirianoek indarraren erabilera proportzionala onartzen dute. Bestea,
eskerrak, indarkeria litzateke.
Vitrubiok giza gorputz perfektua zuen pasio. Zupiriak, gorputz polizial
perfektua.
Pablo Pagegi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
