Beste bat
Astelehenean izan genuen Gasteizen gertatu den LGTBI pertsona baten kontrako azkenengo erasoaren berri, oraingoan eraso sexual bat, ez ditugu erasoaren detaileak behar, behatokientzako nahikoa delako jakitea zer gertatu den, non, noiz eta noren kontra, hoiek bait dira guk eraso bat kontutan hartzeko behar ditugun adierazleak.
Azkenengo gertakari honekin 28 dira dagoeneko Araban ezagutu ditugun LGTBI+ pertsonen kontrako gertakariak, datuek min egiten dute, baina 28 gertakari hoien atzean dagoen historia bakoitzak mina haundiagotu egiten du.
Aspaldi hartu genuen eraso guzti hauek zenbatu eta mahaigaineratzeko erabakia, aurretik noizbehinkako gertaerak baino ez ziren, eta errealitatuari zenbakiak jarri genizkionean egoeraren dimensioa ikustarazten hasi ginen, eta orduan pixkanaka-pixkanaka hasi gara LGTBI+fobiaren indarkeria estrukturalaz hitzegiten, baita arauak, cisheteroaruak, duen eraginez.
Segurtasun osoa existitzen ez dela jakin badakigu, eta ez gatoz bat segurtasunaren inguruan zabaltzen ari diren zenbait mezuekin, gure apustua bestelakoa da, politikak egin behar dira, politikak hizki larriz, negrita, kurtsiba eta azpimarratuta, eremu guztien inplikazioa izango dituzten politikak behar ditugu, eta noski, kolektiboekin adostutako politikak, erabat parte hartzaileak.
Lan munduan ematen den LGTBIfobia, batez ere trans kolektiboaren kontrakoak eta bereziki trans emakumeen bazterketarekin amaitzeko inizitibak behar ditugu, ume eta gazteentzako erreferente LGTBI-ak sortzeko aukerak eskeini behar dira, LGTBI kolektiboaren memoriaren aitortza eta erreparazioa eman behar da, hezkuntzan baliabideak eskeini behar dira,… hamaika dira egin daitezkeen politikak.
Lehen esan dudan moduan, segurtasun osoa existitzen ez da, baina eraso berriari zai egon beharrean hobe genuke erasoak ekiditzeko zeharkako planak egiten ibiliko bagina.
Eta noski, gu geuk, badugu zer egin, antolatu, saretu eta autodefentsa, asi ke, gauden egoeratan gaudela, goazen ahizpak zaintzera.
Amets Martinez de Heredita
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!