Irati Zubizarreta eta Iñaki Cañamares (Gasteizko Kanpusa): “Euskal Herriko langile herriak dituen jakintza beharrei erantzuten die Herri Unibertsitateak”
Gasteizko Kanpusaren egunerokotasuna izan dugu mintzagai ARABA HIZPIDEko elkarrizketarako tartean. Izan ere, astelehenetik hasita, Herri Unibertsitateari ekingo diote. Ostegunean amaituko da, baina San Mamesen, Bilbon, emango diote amaiera kanpus ezberdinetako ikasleek. Antolatu dituzten hamaika ekimenen eta ikasle mugimenduaren egunerokotasunaren inguruan hitz egin dugu kanpuseko ikasleak diren Iñaki Cañamares eta Irati Zubizarretarrekin.
Besteak beste, egitarauan, Nekane Balluerkari egindako elkarrizketa baten proiekzioa edota hedabide ezberdinen arteko mahaingurua aipatu daitezke, zeinetan Hala Bedi Irratiak parte hartuko duen.
Egitaraua osorik eta informazio gehiago: http://haraba.info/badator-herri-unibertsitatea/
-
Hizpidea: Irati Zubizarreta eta Iñaki Cañamares (Gasteizko Kanpusa): "Euskal Herriko langile herriak dituen jakintza beharrei erantzuten die Herri Unibertsitateak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!