II Kanpezu-Izkialde mendi ibilbidea
Datorren ekainaren 13an KANPEZU-IZKIALDE mendi ibilaldiaren bigarren edizioa ospatuko du IOAR kirol elkarteak. Ibilaldiaren xede nagusia Costalera mendiaren inguruko bidexka galdu batzuk ezagutzea eta bertako ikuspegiekin disfrutatzea izango da, lehia alde batera utzita.
Ibilbidea hasi aurretik interesgune, behatoki eta jan eta edateko horniketa puntuak erakusten dituen mapa bat jasoko dute partehartzaileek eta gainera, bertan argazkiak ateraz gero argazki lehiaketatxo batean ere parte har dezakete.
Ekainaren 9ra arte zabalik dago izena emateko epea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!