Igandean banatzen da pastela M22 ZUZENEAN
Igande honetan Hala Bedi irratiko Fieston de la democracia saio berezian 2007ko udal hauteskundeetan Ondarruko alkate izateko herriak hautatutako ANV-ko zerrendaburua izango dugu gurean, Unai Urruzuno. Gogoratuko duzue, Alderdien legeaz baliatuta legez kanpo utzi eta Gestora baten esku utzi zutela Bizkaiko kostako herri honetako udala.
Bitartean, Ondarruko herritarrek egindako lipdub eder honekin gozatu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!