Hala Bedi masterra
ENTZUN: {audio}101118tailer.mp3{/audio}
Hala Bedi irratiak bere jaiotzatik izan du, irratia egiteaz gain, bere inguruko jendartearekin modu ezberdinetan kontaktua mantentzeko bokazioa. Batzutan kontzertuak, beste batzutan hitzaldiak, erakusketak, zuzeneko emisioak, jaiak… oso garrantzitsua baita, irrati libre honen izpirituan, komunikazioaren jatorri eta helburu den jendartearekin elkarrekintza zuzena izatea.
Oraingo honetan, EHUra joango gara gure burua aurkeztu eta bertaratu nahi duen guztiarekin gure jardunari buruz solastera. Euskal irratigintzari errepasutxoa emango diogu, beti ere HBIren ikuspuntutik; HBiren historiaren pausu garrantzitsuenak gogoratuko ditugu; gaur egungo Hala Bediz ere mintzatuko gara; eta parte hartzaileek jakin nahiko duten horretaz guztiaz ere bai, jakina.
Baina horrekin konforme ez eta hurrengo asterako irrati tailerra ere antolatu dugu. Irratiaz hitz egin beharrean, irratia bizitzera, sentitzera gonbidatzen zaituztegu. Bi saiotan antolatu ditugu tailerrok eta bertan, Hala Bedi irratiko kideok egin ohi dugun lana ezagutu eta praktikatuko duzue. Jatorri, helburu eta … saltsero.
Tailerretan apuntatu nahi duzuenontzat:
info@halabedi.org
945 128 855
EHUko hitzaldian bertan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
