Gazte saharauiak eskubideak aldarrikatzen
Tunisia edo Egipto bezalako beste herrietan iraultza herrikoia loratzen zen bitartean eta, horrekin batera nazioarteko begiradak hara zuzentzen ziren bitartean, Mendebaldeko Saharako gizon-emakumeek izua hedatzeko politika basatiaren ondorioak bizi behar izan dituzte: jazarpenak, desagerketak, torturak, arpilatze eta hilketak zabaldu dira nazioarteko behatzaile eta hedabide independenteentzako itxiera irmoaren laguntzaz. Azken egunetan Dajla hiriak jasan ditu erasorik handienak.
Egoera lazgarri honen aurrean halabeharrez deserrian bizi garen gazte sahararrok Espainiako Gobernuari eskatzen diogu hartu dituen erantzukizun politikoak eta nazioarteko hitzarmenak bete ditzala eta, hortaz, Maroko Erresumarekin dituen harreman politiko eta ekonomikoak Mendebaldeko Saharako jendearen eskubide zibil eta sozialak errespetatzeko baldintza ditzala. Era berean, NBEko Segurtasun Kontseiluari eskatzen diogu Mendebaldeko Saharari buruz egingo duen apirileko bileran lurraldean hedatuta dagoen MINURSO izeneko Nazio Batuen armadaren gain jar ditzala zonaldean giza eskubideak errespetatzeko beharko dituen eskumen eta gaitasunak.
Aurreko guztia kontuan hartuz, Munduko Gizarte Foroko Gizarte Mugimenduen Asanbladak martxoaren 20rako luzatutako deialdiarekin bat eginez, jaima hau ezartzea erabaki dugu, gure herrikideen sufrimenduaren omenez, Espainiako Gobernuaren jarrera denuntziatzeko eta herritarren informazio gune izateko.
Jarraitu Berri gehiago Radio BULAUTAD SAHARA irratsaioan.
jaimaporladignidadjsrvitoriagasteiz-i hartua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!