Gasteizko euskalgintzaren prentsaurrekoa
Euskal Herrian Euskaraz, Gasteizko AEK, GEU elkartea, Udaberria, Gasteizko IKA, Hegoalde, Euskharan, Arabako Bertsozaleen elkartea, Euskal Herriak bere Eskolaren prentsaurrekoaren testua:
Gasteizko euskalgintzak, datozen urteoi begira, udal hizkuntza politikarako proposamena eta interpelazioa egin die alderdi politikoei eta gasteiztarrei. Duela lau urteko hauteskunde kanpainan aurkeztu genituen Gasteiz euskalduntzeko bidean jartzeko urratsak. Edonola ere, ez dira bete, eta, horregatik, berretsi dugu interpelazioa.
Argi dago Gasteizen euskara berreskuratu eta erabilera erabat normalizatzea nahi badugu asko egin behar dugula oraindik ere. Baina ez dugu ahaztu behar egoera EZ NORMALIZATUAN gauden bitartean urratzen ari dela euskaldunon funtsezko eskubidea, euskaldunok edonon euskaraz egiteko dugun eskubidea, hain zuzen ere. Guk lanean jarraituko dugu Gasteizen erabateko normalizazioa lortzeko, baina argi utzi nahi dugu instituzioak, eta kasu honetan Gasteizko Udala, izan behar direla eredu.
Bestalde, gaur egun Gasteizko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei gogorarazi nahi diegu 2007ko martxoaren 23ko osoko bilkuran aho batez hartu zuten konpromisoa. Osoko bilkura hartan alderdi politiko guztiek onartu zuten euskararen normalizazioa lortzeko beharrezko neurriak indartzeko konpromisoa. Garaia da konpromisoetatik ekintzetara pasatzeko. Garaia da pauso sendo eta zehatzak emateko Gasteizen euskara berreskuratu eta euskaraz bizi ahal izateko. Guk, gure aldetik, aldarrikapen taula bat osatu dugu. Taula horretan daude, gure ustez, Gasteizen euskararen egoera normalizatu lortzeko eman beharreko pausoak. Hori dela eta, Udalean ordezkaritza duten edo hauteskundeak pasata ordezkaritza izango duten alderdi politiko guztiei dei egiten diegu taulan dauden puntuak eurenak egin ditzaten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
