Euskharan, euskaraz bizitzeko proposamena
ENTZUN:{audio}110627euskara.mp3{/audio}
Euskharan Kultur Elkarteak, gasteizko Aranbizkarra auzoko euskara elkarteak, egitarau oparoa du euskara, kultura eta gizarte gaien inguruan. Haur eta gaztetxoentzako tailer, jolas eta ikastaroak antolatzen dituzte eta AMAIA ZENTROAn du egoitza.
1998an elkarte bezala eratu zenetik, hamaika ekintza burutu izan ditu Euskharan-ek, formakuntza, aisialdia, kulturgintza eta ikus-entzunezkoekin lotuta. Egitasmo honen bidez, familiak eta harreman sareak euskalduntzeko urrats bat eman eta euskaldunen sarea berregituratzen dihardute, inguruko bizitza euskaldun bihurtzen joan dadin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!