Urriak 16, Herriok independentzia!
ENTZUN: {audio}101014inter.mp3{/audio}
Larunbata honetarako Internazionalista egunaren berri emanez prentsaurrekoa eskeini zuten Askapenako kideek. Bere kideen aurka Entzutegi Nazionalak egindako sarekada politiko-poliziala oraindik pil-pilean dagoenean, Uberka Bravo azken egunotan, atxilotuen askatasuna exijitzeaz gain, haien lan internazionalistan jarraitzeko kemena eta irmotasuna berretsi nahi izan dute. Bide honetan, Urriaren 16rako antolatu duten internazionalista egunera etortzeko gonbita luzatu dute. Aurten, Abya-Yala latinoamerikako hainbat estatuk 200. urteurrena ospatzen dutela ikusita, bigarren eta benetako independentzia baten aldeko aldarria egin dute. Herriok Independentzia lelopean, Euskal Herriarentzat bezala itsasoaz bestaldeko herrientzat egiazko askatasun aldarria burutu nahi dute, jatorrizko herrien zanpaketarik gabe, eta multinazional zein oligarkien mendekotasunik gabea, benetazko independentziaren aldarria, buru jabea eta askea.
Goizeko 11:00tik aurrera Ziortza Bolibarren Simon Bolivarri omenaldia egingo diote eta ordu berean Gernikako merkatu plazan gune kulturala zabalduko: haurrentzat jolasak, graffiti tailerrak, eragileen postuak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!