San Prudentzio jaietako kartela: Karakola eta aurrera?
San Prudentzio jaiak iragartzeko kartela urtero berdina iruditzen zaizuela? ez da harritzekoa! Urtero, barraskiloak izaten dira protagonista; urtero, letra tipo bertsuak erabiltzen dituzte; urtero…
Berez, lehiaketa bidez hautatzen da, baina nork erabakitzen du zein den kartel irabazlea? Honen inguruan gogoeta eginda, Attaca-ko lagunek, ekimen berezi bat egin dute, Barraskilo Operazioa deitua, eta hemen duzue horren berri ematen duen bideoa eta gurekin egindako elkarrizketa:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!