Puerto Ricok ere independentzia
ENTZUN:{audio}PUERTO RICO.mp3{/audio}
Dora eta Jorge, Puerto Rico-ko alderdi komunistako kideak dira, gure artean izan ditugu asteotan, herriok independentzia lelopean, Urriaren 16an Bolivar -Gernikan ospatuko den internazionalista egunaren arira. Oraindik ere itxura eta estalki dotorez erakusten saiatzen badira ere, AEB-en kolonia izaten jarritzen du Antilletako irla honek. Lehenago espainiarren mende bizi zirenak orain, osaba Sam-en aginduetara bizi beharrean dira. Ondorioz, langabezi tasa izugarriak, lan baldintza kaxkarrak, base militar estatubatuarrak, jazarpen nazionala eta soziala pairatu beharrean dira. Azken asteotan gainera, gaseodukto eta naturaren aurka bestelako egitasmo basatiei aurre egin beharrean dira. Honetaz gainera Askapenaren aurkako sarekada salatu eta Euskal Herriak bizi duen jazarpen egoera faxista gogor gaitzetsi dute: HERRIOK INDEPENDENTZIA!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!