Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 432 – itzalen itzulera
Udan egin beharreko higiene mentalaren ostean, denboraldi berri bati ekiteko prest gaude. Kurtso honetan ere, abesti bereziz betetako sesioak eskainiko dizkizuegu. Gaurkoan, ohitura dugun legez, R&B, rockabilly, blues, soul, garage, rock, psikodelia, soul-jazz eta reggae-dub bezalako estiloak izan ditugu dantzagai. Tartean, Charlie Watts, Jean-Paul Belmondo eta Lee ‘Scratch’ Perry artistei omenaldi xumea eskaini diegu. Dastatu gurekin merezi duten musika herrikoi bikainen txinpartak!
0- Johnnie Pate – Muskeeta 1- Cliffie Stone’s Orchestra with Bob Roubian – Here comes the train 2- Cora Woods – Rocks in your head 3- Otto Bash – All I can do is cry 4- Rosemary – Not much (do you baby) 5- Albert King – Had you told it like it was (it wouldn’t be like it is) 6- Carol Fran – Roll with the punches 7- Delfini – Bebel 8- The Rolling Stones – Sympathy for the devil 9- Sheridan & Mike Price – Lightning never strikes 10- Nina Simone – The pusher 11- Lee ‘Scratch’ Perry – War inna Babylon
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!