Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 410 – zaratak dantzatzen
Inoiz ez da berandu aldakak mugitzen hasteko. Hementxe daukazue bertsioei eskaini diegun gure irratsaio berezia entzungai. Gaurko saioan dantzatu ditugunen artean, punk, garage, funk, soul, sunshine pop, folk, skinhead-reggae eta roots-reggae estiloak dauzkazue, besteak beste. Programa honetan kanta herrikoi ezagunak aukeratu ditugu baina ez ohiko bertsioen bidez jorratuak. Betiko doinuari buelta berri bat ematen dizkieten soinuei belarriak ipiniz. Entzutea da sekretua, beti istorio bera ez kontatu!
0- Fred Ramirez – Hold on I’m a comin’ 1- The Ramones – Take it as it comes 2- The Primitives – Help me 3- Wee & The Revelations – Somebody to love 4- Dakota Staton – My babe 5- Roy Redmond – A change is gonna come 6- Nick Waterhouse – I can only give you everything 7- Esther Phillips – Home is where the hatred is (DJ Soopasoul – Home is where the edit is) 8- Jose Feliciano – California dreaming 9- Nostalgia 77 feat. Alice Russell – Seven nation army 10- Symarip – These boots are made for stomping 11- Horace Andy – Horse with no name
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!