Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 280 – itzalak koloreztatzen
Musikaren bidetik arimak askatzen, berriro! Programa honetan arazo teknikoak izan ditugu maharekin (zoritxarrekoak gu!), baina hala ere kanta ederrez betetako sesioa grabatu dugu. Gaurkoan, funk errusiarra, blues eta gospel aitzindariak, country salatzailea, Bob Dylan-en bertsio psikodeliko bat, White Stripes-en jatorrizko bertsio bat, Sharon Jones-i gorazarrea, soul bikaina, funk alaia, Small Faces talde handia, brasildar funk eta bossa-nova, eta amaieran, jamaikako doinu eztiak. Azpimarratu positiboa dena!
0- Aleksandr Sergeyevich Zatsepin – The Shaman’s Dance 1- Victoria Spivey – Dope head blues 2- Gospel Supremes – Sinner man 3- Cisco Houston – I ain´t got no home 4- Chocolate Watchband – It´s all over now baby blue 5- Patti Page – Conquest 6- Sharon Jones & the Dap Kings – Without a heart 7- Gino Parks – For this I thank you 8- Sandi & the Matues – The world 9- Small Faces – Tin soldier 10- Manito – Na baixa do sapateiro 11- Antonio Carlos Jobim & Luis Bonfa – Lamento no morro 12- Candi Lewis – I’ll be free someday 13- The Concords feat. Gregory Isaacs – Don’t let me suffer
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!