O no será-Edo ez da izango: Jolastuz ikasi!
Gure trebetasuna eta jakintza, baita entzuleena ere, jarri nahi izan dugu proban. Eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dugu Tribial Feministan jolastuz!
Jolas kutsua eman nahi izan diogu aurtengo ikasturtean azkena izango den gure saio honi. Horretarako Tribial feminista mahai jolasa aukeratu dugu.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea du helburu jolas didaktiko horrek, eta Artea eta Literatura, Zientziak, Kirolak, Ikuskizunak, Geografia eta Gizartea, eta Historiaren inguruko 1200 galdera jasotzen ditu. Horien guztien bitartez, emakumeen rola ikusaraztea, ekarpen feministen garrantzia onartzea eta desberdintasuna bidegabeko sistema, ezin justifikatuzkoa eta emakumeentzat eta gizonentzat kaltegarria dela erakustea da.
Gure eta entzuleen trebetasuna eta jakintza jarri nahi izan dugu proban. Gainera uda dator eta guk noizbait egin izan dugun moduan entzuleak gonbidatu nahi zaituztegu zuen bidaiak entretenigarriagoak eta feministagoak egitera. Ondo pasatzeaz batera ikastera!
Aisialdian ere feminismoa txertatzeko aukera dagoelako, ez soilik liburuekin! Eta dantzatzen duen herria inoiz hilko ez den bezala, jolasten duen herria ere aldarrikatzen dugu!
Saioan erabili dugunaz aparte, beste jolas batzuen erreferentziak uzten dizkizuegu jarraian. Beraz, paper eta arkatza hartu eta anima zaitez jolastera!
“Feminismos reunidos. La revolucion empieza en tu salon” – “Feminismos reunidos. Iraultza zure egongelan hasten da” (Sangre Fucsia, 2017).
“Batagun” – gazteei zuzenduta – tribialaren antzekoa – 250 galderekin 50 kategoria bakoitzeko.
“Emariak” (Kalaka Komunikazioa). 40 karta dauzka, 39 emakume indibidual eta komodina. Komodina omenalditxo bat da; «iraganean eta gaur egun bizitzako arlo guztietan beren ametsak lortzeko lanean diharduten emakume guztiak.
“Bizentaren lumak” – gazteei zuzenduta (Elhuyar). 4 karta mota: istorio txartelak, informazio txartelak, eztabaidagaiak eta erronkak. Bizenta Mogelen “Ipuin onak” liburuaren sarreran aipatzen dituen lumengatik dator izena.
“Mihi-bero” – party jolasaren antzekoa, gazteei zuzenduta, sexualitatea feminismotik eta euskaraz lantzeko.
Beste jolas batzuk: ‘¿Quién es ella?’, ‘Ms Monopoly’, ‘Batalla Feminista’
Saioan jarri ditugun abestiak:
- Anariren “Efemerideak”;
- Billie Holiday-ren “Summertimes”;
- Haizeatxoren “Nire lagunek bai”;
- Sara Lauper “Un día en la vida de una hembrista”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!