O no será-Edo ez da izango: “DisPuta colectiva: Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontala”
Azaroaren 6an Red Colectiva DisPutaren aurkezpena izan zen Txirbilenea Gaztetxean, Sestaon, lehenengoa Euskal Herrian. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da. Bertan proiekzioak, kabareta, Djak, janari beganoa, puti-rifa eta putikoktela egon ziren, besteak beste.
Kurtsoa potente hasi da, lehenengo saioetan gure kideek esan bezala, eta oraingoan, potente jarraituz, Red Colectiva DisPutarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da eta elkarrizketa honetan Sel eta Vero izan dugu gure artean. Jarraian, beraien manifestuaren sarrera partekatzen dizuegu eta saretan bilatu eta goitik behera irakurtzea gomendatzen dizuegu:
“Disputa Kolektiboa Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontal bat da. Gure arteko topagune eta zaintza-gune bat da, elkarri laguntzeko gunea, non ezagutza behetik sortzen dugun, elkarrizketaren eta geure esperientziak entzunez. Emantzipaziorako, autokudeaketarako, autoezagutzarako eta zaintzarako lekua da, patroirik gabea, estigmarik eta estereotiporik gabea.
Puta edo Pute bakar batek ere ez du beste batek baino gehiago balio.
Disputa Kolektiboan badakigu gure kolektibo beraren barruan hainbat pribilegio eta zapalkuntza daudela, eta horiek zeharkatzen gaituztela. Ahots guztiek beren lekua duten leku bat sortu nahi dugu, feminismo intersekzionalaren, antikolonialaren, transfeministaren eta antiautoritarioaren ikuspegitik dagozkigun pribilegioak aztertzeko.
Informazioa eta laguntza eskaintzen dugu, bai sexu-langile independenteentzat, bai independizatu nahi dutenentzat”.
-
O no será-Edo ez da izango: "DisPuta colectiva: Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontala"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!