Bertxoko: Bertxoko: “summertime came, we take vacations”
Aaaaaaaaaaaaaargghhh zenbat lan egin dugun 2011-2012 ikasturtean. Zoragarri aritu gara, nahiz eta gaizki dagoen guk esatea: zenbat erreportaia kontrastatu, ondo eraikitako; zenbat bertsonotizia objektibo, landu; zenbat audio ondo moztutako, saturatu gabeko…
Baina oporrak allegatu zaizkigu, beraz, bagoaz alabirule. Irailean itzuliko gara, indarrez, kolesterolez eta gibelez lepo. Bitartean, hartu eta zabal ezazue gure azkeneko alea, despedidarena: gure podcast atalean duzue.
ONDO PASA, ETA TORRATU EGUZKITAN!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!