A desalambrar: A Desalambrar | Askapenaren urteurrena eta Kolonbiako bake prozesua
Askapenaren 30. urteurren ekitaldia burutu zen Berriozarren pasa den urriaren 7an. Erakunde internazionalista Europara begira jarriko da hurrengo urteetan, Europar Batasunaren kontrako lan ideologikoa eginez. Urteurrenaren testigantza eta bizipenak bildu ditugu saioaren lehen zatian.
Ondoren Jesus Santrich, FARC-eko kidearekin elkarrizketa interesgarri bat izan dugu. Santrich FARC-EP-en gerrilari eta buruzagi izandakoa da. Egun Fuerza Alternativa Revolucionaria del Comuneko zuzendaritzan dihardu. Kolonbiako bake prozesuaren nondik-norakoak aztertu ditu gurean. Solasaldi hau Jorge Freytter pentsalari kritikoaren analisi zorrotzekin osatu dugu.
Amaitzeko Herrialde Katalanetara joan gara Ítaca antolakunde internazionalistaren kidea den Arnau Carnérekin azken ordua aztertzera: Puigdemonten indepedentzia deklarazioaren etetea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!