Egun historikoak bizi dira Kolonbian. 50 urte baino gehiagoko enfrentamendu militarra eta gero, FARC-EPek eta Kolonbiako Gobernuak Bake Akordioa sinatu zuten La Habanan, Kuban, 2016an eta ordutik hauek betetzera abiatu dira. Akordio hauek eta akordioen betetzea Kolonbian bakea lortzeko mugarria izanik, tamalez, asko falta da bakea lortzeko Latinoamerikako herrialde honetan. Are gehiago bake justu bat lortzeko. Erronka nagusia Gobernuak akordioak bete ditzala da.

Bere betaurreko beltzekin, irribarretsu, kufiya gorria soinean eramanez, Jesus Santrich Kolonbiako iraultzaren irudi ikonikoa da. FARC-EP-ko komandante, poeta eta irrati esatari izan zen gerrila egunetan. La Habanako negoziaketetan buru-belarri ibili zen eta egun FARC alderdiko, Fuerza Alternativa Revolucionaria del Comuneko zuzendaritzan dihardu.

Elkarrizketa interesgarri bat izan dugu berarekin. Bertan Kolonbiako bake prozesuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu.

A Desalambrar | Askapenaren urteurrena eta Kolonbiako bake prozesua

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies