O no será-Edo ez da izango: Artistak berriro gurekin
Alba Barbé i Serra, Sonia Estevez eta Maddalen Agirre Loinaz Hala Bediko estudioetan egon dira gaur.
Gaur, aurreko saioaren jarraipena egin nahi dugu. Aurreko gaiarekin jarraitu eta berri bat sartu dugu oraingoan. Artisten aurkezpena eta egiten dutena kuxkuxeatzeko informazioa utziko dizuegu hemen:
Stop-motion teknikaren inguruan hitz egiteko bi kide izan ditugu, biak zine zuzendariak eta stop-motion teknika lantzen dutenak:
- Sonia Estévez: Gasteizen bizi da eta TIK TAK animation (webgunea) Ikusentzunezko produktora independientea dauka, filmografia polita daukana.
- Txotxongiloa laburmetraia otsailaren 16an estreinatu zuen, TIK TAK animation (instagram) produktorak ekoiztua.
- Hurrengo proiektua Malkoak da. Eta duela gutxi Mikel Zamoraren Tu Castillo bideoklipa zuzendu eta ekoiztu du.
- Alba Barbé i Serra gizarte eta kultura antropologa da eta Katalunian bizi da. Cua de Sirena (Cola de Sirena) laburmetraiaren inguruan hitz egin dugu. Hala bedin ere izan genuen Enfemme dokumentalaz hitz egiten, cross-dressing eta emakume transen ingurukoa.
Bestalde, modaz eta moda iraunkorraz hitz egin nahi dugu hurrengo kidearekin:
- Maddalen Agirre Loinaz: Moda ikasi zuen Bartzelonan eta artista disziplinarra dugu. Moda jasangarrian, estanpatuen sorkuntzan lan egiten du eta tailer propioa dauka.
- Adi egon! Udako kolekzioa aterako du eta!!
Espero dugu saioa gozatzea!! Gu oso gustora egon gara!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!