O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Adineko emakumeen egunerokotasuna eta borrokak
Adineko emakumeen errealitatera hurbiltzeko Ana Tere Díaz Alba elkarrizketatu dugu, EHko pentsiodunen mugimenduko eta Arabako Pentsiodunak Lanean-eko kidea.
Emakumeon beste errealitate batzuekin gertatu ohi den bezala, ikusezintasuna da nagusi adineko emakumeek bizi duten egunerokotasunari dagokionez ere. Irratsaio honen bidez, gure aletxoa jarri nahi izan dugu euren egoera eta borrokak ezagutarazteko, eta horretarako, Ana Tere Diaz Alba izan dugu gurekin, ondo baino hobeto ezagutzen duena adin honetara iritsitakoan emakume batek parez pare topatzen duen panorama. Honi aurre egiteko, gainera, antolatu eta borrokatzeko hautua egina du Ana Terek, Arabako Pentsiodunak Lanean taldean eta EHko pentsiodunen mugimenduan, emakumeen atalean bereziki, lanean dihardu eta burubelarri.
Irratsaioan jarri dugun musikari dagokionez, Anariren “Giza zarata” diska berriari eskaini diogu tartea, “Edertasun arraroa” eta “Vesna Vulovic” abestiak jarrita. Eta amaitzeko, saioa Korrika Gasteiztik igarotzen ari zen bitartean emititu denez, 23.Korrikako abestiarekin itxi dugu.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Adineko emakumeen egunerokotasuna eta borrokak00:59:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!